Usurbilgo Txosna Batzordeak Santixabel jaietako gazte egitaraua prestatu du

Aste honetan hasiko dira Santixabel jaiak eta aurtengoan ere Usurbilgo Txosna Batzordeak egitarau berezia antolatu du: “Usurbilgo Jaiak. Gazte egitaraua. Gora jai herrikoi, euskaldun eta parekideak!”

Txosna Batzordea: “Txosnetako txandak osatzeko lanekin ez gara hasi, baina bai eskertuko dugu usurbildarron laguntza txosnan txandak betetzeko. Aurrera begira, herri nahiz auzoetako Jai Batzordeetan parte hartzera animatzen ditugu herriko gazteak. Kasu bat baino gehiagotan, ez dago erreleborik, eta gazte jendea behar da. Gu ere Santixabeletako Jai Batzordean sartu gara eta harrera ederra egin digute. Beldurrik gabe gerturatu. Festetan antolatzeko proposamenik duena ongi etorria izaten da. Ekarpenok eztabaidatu eta erabakitzen dira bertan. Adin desberdinekin elkartzen gara eta harremanak handitzen ditugu. Aurtengoan argi utzi nahi dugu beste behin, jaietan, ez dugula onartuko eraso sexista, homofobo eta transfoborik”.

Egitaraua

Ekainak 27, asteartea

  • 22:00 Futbol txapelketako finalak.

Ekainak 29, osteguna

Oilasko biltzaileen eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera.
  • 14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • 19:00 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik.
  • 23:30 Txosnagunean “Bertsio Gaua”.

Oilaskobiltzaileek garai batean bezala menditik

Sagardoz bustitako txistorra eta haragi egosiz osatutako gosariak abiaraziko du oilasko biltzera irtengo direnen ibilaldiak. Aurten aldaketa bat egongo dela iragarri dute antolatzaileek: errepidea albo batera utzi eta nagusiki menditik egingo dute ibilbidea. Garai bateko tradizioari heldu nahi diote berriz. Geldialdietan, oilaskoak biltzeko asmotan dira eta oilaskorik bilduko balute afari bat egingo litzatekeela adierazi du Txosna Batzordeak. Kaxkora itzultzean, Mikel Laboa plazan bazkaldu eta jolasak izango dituzte arratsaldean.

Erraustegiaren aurkako manifestazioa

Erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute arratsaldeko 19:00etarako eta txosna gunetik abiatuko da: “Iaz hain mobilizazio jendetsua izatea ez genuen espero. Aurten ia are jende gehiago animatzen den”. Herri erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren manifestazioa Joxe Martin Sagardia enparantzan amaituko da, udaletxe aurrean, bertan txupinazoa jaurtiko baita: “Erraustegiko obrak hasi dira, eta guk festetan, usurbildarrok erraustegirik ez dugula nahi aldarrikatuko dugu”.

Bertsio gaua berritua

Herriko musikariak abesti ezagunak jotzen ikusi izan ditugu urte luzez eta aurten, txosnakoguneko batzordeak hitzordu hau berreskuratzea erabaki du, itxura berrituta. Musikari talde bakoitzak talde ezagun bat hautatu eta haren abestiak joko dituzte.

Ekainak 30, ostirala

Gazteen eguna

  • 14:00 Gazte bazkaria txosnetan.
  • Amaitzean Motxaila elektrotxaranga.
  • 23:00 Kontzertuak frontoian: Laiotz.
  • 02:30 Txoznaguneko kontzertuak: Egurra eta kitto, eta Eztengiro.

Txosna batzordeak adierazita egun hau belaunaldi ezberdinak biltzeko eguna izango da. Jubilatuak, haurrak eta baita gazteak ere. Gazte bazkaria ospatuko da txosnetan baina aurrez sarrerak eskuratu behar dira, Aitzaga tabernan. Otordura joatera animatzen diren koadrilak bereizgarriren bat eramateko deia egiten dute; kamisetak, txapelak…

Uztailak 1, larunbata

Desapiyo eguna

  • 18:00 Auzo desberdinen arteko “desapiyua” herrian zehar.
  • 18:30 Erromeria txosnetan: Elizagoien ahizpak.
  • 23:00 Kontzertuak frontoian: The icer company eta Skasti.
  • 02:30 Txosnaguneko kontzertuak: Tremenda jauria eta DJ Seymar Esnaola.
  • 07:00 Eonian elektrotxaranga.
  • 09:00 Gaupaseroen argazkia.

Auzo desberdinen arteko “desapiyua”

Aurreko urteetako Elegante Eguna ordezkatuko duen ekimena izango da: “Auzo desberdinen arteko partaidetza sustatzeko Gazteraikitik ateratako iniziatiba da”. Herrian zehar joko edo erronka ezberdinei aurre egin beharko diete auzoetako parte hartzaileek: “Aurre begira pentsatu dugu Usurbilgo auzoetan ere, auzo guztiak elkartu eta ekintzaren bat egitea. Helburua auzoen arteko elkarlana eta parte hartzea sustatzea da”.

Txosnaguneko kontzertuak

Kontzertuak, frontoikoen ostean egingo dira Udalak kontzertuak aldi berean bi guneetan (fontoian eta txosnagunean) ospatzea eragotzi baitu. Beraz, lehenbizi frontoian ospatuko dira kontzertuak; ekainaren 30ean Laiotz, eta uztailaren 1ean The Icer Company eta Skasti. Ondoren txosnaguneko kontzertuak, ekainaren 30ean Egurra eta kitto, eta Eztengiro; uztailaren 1ean Tremenda jauria eta DJ Seymar Esnaola.

Txosnako batzordeak jakinarazi du iazko jaietan arrakasta handia izan zuten Las Tea Party taldea ekartzen saiatu dela baina uda honetan ez omen dute birarik egingo. Horien ordez, DJ Seymar Esnaola: “Usurbilgo bi gazte dira. Usurbilgo Gazte Egunean jo zuten, Aginagan ere jotzeko asmoa dute. Kalezarren ere izan dira”.

Gaupaseroen argazkia

Ekimen honetan urtez urte, geroz eta jende gehiagok parte hartzen du. Gaupaseroen argazkia aterako dute uztailaren 2an, goizeko 09:00etan Bordatxo aurreko errotondan. Aurretik, Eonian elektrotxarangak girotuko ditu, goizaldeko ordu txikiak.

Uztailak 2, igandea

  • 16:00 Mus txapelketa.
  • 18:00 Gaztetxoentzako “Auntoke” txapelketa.
  • 19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
  • Azkenik kontzertuak: Rukula eta Erokomeri.

Hiru txapelketa

Arratsaldez hiru txapelketa egongo dira; musa, gaztetxoentzako “auntoke” eta paella lehiaketa. Azke  honetan talde bakoitzak paella bana egin beharko du. Arroza, sua, paellera eta gatza antolakuntzak jarriko du. Hortik aurrerako osagaiak, lehiakideek eraman beharko dituzte.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s