Zubieta Lantzen elkarteak bere haserrea agertu dio Construcciones Moyua enpresako arduradunari

Pasa den astean hainbat zubietarrek, Construcciones Moyuaren jakinarazpen bat jaso zuten. Bertan, erraustegia eraikitzeko lanen eremuan hilabete honetan egitekoak dituzten lau leherketen (egunez) berri ematen du. Gutun honen aurrean Zubieta Lantzen elkarteak bere haserrea agertu dio Construcciones Moyua enpresako arduradunari kaleratu duen idatzi baten bidez: “Erraustegia egiten jarraitu eta orain, inguruko herritarroi leherketa kontrolatu batzuen oharra pasatzea, broma makabro bat iruditzen zaigu eta ez dizuegu onartzen”.

Zubieta Lantzenen idatzia

“Kaixo Construcciones Moyuaren arduradun nagusi hori,

Zubietarron izenean idazten dizugu gutun hau. Herritar batzuk etxean jaso dugu zure enpresaren eta UTE Civil Zubietaren logoak dauzkan gutun bat, non abisatzen zaigun ondoko egunetan leherketak egiteko asmoa duzuela Gipuzkoako Erraustegia egin nahi duzuen eremuan, gure herri eta etxeen oso ondoan alegia. Gutunak izenburuan darama “Gipuzkoako Ingurumen Gunean (GIG) lanak aurrera doaz”, baina enpresako inoren sinadurarik ez dauka.

Construcciones Moyuaren arduradun nagusi zarenez, honakoa esan nahi dizugu:

Gipuzkoak ez du erraustegirik behar, osasunarentzako, ingurumenarentzako, ekonomiarentzako eta enpleguarentzako kaltegarria delako. Zubietan eta Usurbilen ez ezik, Gipuzkoan egunero ari gara erakusten hondakinak kudeatzeko modu hobea, garbiagoa, jasangarriagoa eta merkeagoa badela. Zuen enpresak hondakinen arazoari irtenbide kaltegarriagoa eskaintzeagatik kobratzea ez da bidezkoa, eta ez dugu onartzen ez Zubietako herritarrok, ezta gipuzkoarrek ere.

Amiantoarekin gertatu dena gertatzerik ez dugu nahi: haren kalteak 1906an demostratu, 2001 arte debekatu ez eta bitartean milaka eta milaka heriotza eragiten eta eragingo dituen kutsadurarekin enpresa batzuek negozioa egitea. Mediku eta zientzialariak etengabe ari dira argudiatzen errausketa kaltegarria dela osasunarentzako, jendearen artean heriotzak eta gaixotasunak ugaritzen dituela.

Zuek horren jakinaren gainean egon, erraustegia egiten jarraitu eta orain, inguruko herritarroi “leherketa kontrolatu batzuen” oharra pasatzea, broma makabro bat iruditzen zaigu eta ez dizuegu onartzen.

Gure erantzun hau Construcciones Moyuako gainerako nagusi, akziodun eta langileei jakinaraztea nahi dugu. Izan ere, erraustegi horren konplize zarete zuek guztiok, eta etorkizuneko eragin kaltegarrien erantzule izango zaretenez gero, behingoz arduraz joka dezazuela eskatzen dizuegu. Ez dugu onartuko zuen erraustegi injustu eta kutsatzailea. Zubieta bizirik!”

ZUBIETA LANTZEN


Construcciones Moyuaren oharra

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s