Ekainaren 29an Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dira

Ekainaren 29an (osteguna) Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dira. Ohiturari jarraituz, aurretik jaietako bertso saio emanaldia egingo da. Bertan izango dira Amets Arzallus, Amaia Agirre,  Etxahun Lekue eta Igor Elortza bertsolariak. Bertso saioa gaueko 22:00etan izango da herriko frontoian eta ondoren Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dira.

Noaua! astekariak  Jurgi Fuentes, Usurbilen bizi den mungiarra elkarrizketatu du, antolakuntza lanetan bera baitabil. Ikasturte berrirako taldetxo bat osatu nahi duela adierazi du, eta Bertso Eskola berpiztu. Elkarrizketa osoa: www.noaua.eus

Jurgi Fuentes: “Mungian jaioa naiz. Umeetatik ibili nintzen bertako bertso eskolan. Gero, autoko gidabaimena atera nuenean Larrabetzuko bertso eskolara joaten hasi nintzen, eta hala, nahiz eta plazan bertsotan ez egin, bertso eskola batean eta bertso munduan ibili izan naiz bai antolatzaile, gai jartzaile moduan ere bai. Epaile ere sartu nintzen 2010ean jada txapelketetan, Bizkaiko eta gaztetxoen txapelketetan batez ere. Urte eta erdiz Bizkaiko Bertsozale Elkartean aritu naiz lanean, Bizkaiko bertso eskolen eta aisialdiaren arduradun moduan”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s