Usurbilen trenak harrapatu zuen Mozal Legearen aurkako ekintzailea elkarrizketatu du Argiak

Arg.: Axier Lopez

Argia astekariak Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean parte hartzen ari zela tren batek oso zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia Roquero 20 urteko donostiarra elkarrizketatu du. Uztailaren 1ean bi urte izango dira Mozal Legea indarrean jarri zutela, eta ekintzan honetn bideaz legearen aurkako jarrera azpimarratu nahi izan zen.

koma egoeran bi astez

Gertatutakoak bazterrak astindu zituen Usurbilen eta Donostialdean, eta handik gutxira Euskal Herriko herri askotara zabaldu ziren elkartasun keinu eta protestak. Martin koma egoeran bi astez izan da eta hiruaste ospitalean. Dagoeneko etxean dago eta Argiari adierazi dionez orain ari zaio orduan gertatutakoari neurria hartzen.

Martin Goitiandia

“Ideia zen Mozal Legearen aurkako pintaketa egitea tren batean Usurbilgo geltokian. Horretarako trenak geldi egon behar zuen, eta lan hori nik hartu nuen. Trena Lasartetik zetorren eta Usurbilgo geltokian geratu zenean bidaiariak igo eta jaisteko, ni jarri nintzen trenaren aurrean kartel batekin, une batez mugi ez zedin. Nahiko azkar egin behar zen dena.

Badirudi gidariak pentsatu zuela grafitigile batzuk zirela eta bidaiariak jaisten eta igotzen amaitzean, martxan jarri zuen trena. Trena niregana zetorrela ikustean, geldituko zela pentsatu nuen. Nik ez nuen gidaria ikusten, baina nik uste nuen berak ni baietz, ikusten ninduela. Beraz, hasieran abisu baten modukoa izango zela pentsatu nuen. Baina ez zela geldituko jabetzean, korrika hasi nintzen bere aurretik. Hasieran motel doa, baina segituan abiadura hartu zuen eta ni harrapatuta geratu nintzen nasako horma eta trenaren artean. Ez ninduen azpian harrapatu, baina kolpe handiak hartu nituen.

Hortik aurrera ez dakit oso ondo zer gertatu zen. Larrialdietara heldu arte kontziente nengoela eta han zeudenekin hitz egin nuela esan didate. Kide batek lagundu ninduen trenbidetik ateratzen. Trenak jarraitu zuen Zumaiaraino ezer gertatu ez balitz bezala eta orduan han jakinarazi omen zioten gidariari Usurbilen jazotakoa”.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko: www.argia.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s