Usurbilgo Udalak herriko jai guztietan berdintasunean oinarritzeko deialdia egin du

Usurbilgo Udaleko zinegotziak, Josune Estella eta Alaitz Azpurua eta Xabier Arregi alkatea. (Arg.: Usurbilgo Udala)

Usurbilgo Udalak “Beldur Barik” kanpaina martxan jarri du. Kanpaina hau EAEko erakunde ezberdinek, tartean Usurbilgo Udalak bultzatu eta indarkeria sexista prebenitzeko 15-26 urte arteko gazteei zuzenduriko egitasmoa da. Helburua beldurrik gabe indarkeria sexistaren aurka jarrera bultzatzea da: “Beldur Barik kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrera da”.

Auzoetako jaiak eta Santixabelak denontzat gozagarri eta alaitsuak izateko ahalegina egingo du Usurbilgo Udalak: “Festak berdintasunean oinarritzea eta inolako sexu eraso edo jazarpenik ez izatea eta ez onartzea eskatzen dugu udal ordezkariok. Santixabeletan zein auzoko festetan hainbat irizpide ezberdin eman dizkiegu jai batzorde ezberdinei, beldurrik gabe ibili nahi dugulako; jaiak denontzat direlako”.

Jai parekideen aldeko konpromisoa

Jai parekideen aldeko konpromisoa berresten du Usurbilgo Udalak ekimen honekin: “Festetan denok ondo pasa, beldurrik gabe jai giroaz lasai asko gozatu eta denok gure espazioa izatea bermatu nahi dugu. Erasorik gabeko jaiak izatea nahi dugu, eraso txikiena ere ez da onartuko. Eta gertatuko balitz, nola jokatu, norengana jo, zer egin jakiteko protokolo bat helarazi diegu Udaletik Jai Batzordeei”.

Udalak jai batzordeko kideei Erasoen Aurkako Protokoloa banatu die, edozein motatako erasorik egonez gero, egoerari nola erantzun jakiteko. Batetik “Beldur barik” kartelak jarriko dituzte jai guneetan, eta pegatinak banatu txosna zein tabernetan, baita jende gehien biltzen dituzten ekitaldietan ere. Udalak “Beldur Barik” dioten 7.000 pegatina prestatu ditu.

Arg.: Noaua!

Jai parekideen alde finkaturiko irizpideak

  • Jai Batzordeak jarritako idatzi, iragarki, ohar eta diruz lagundutako jardueran argitaratuko dituen gainerako jakinarazpenetan, hizkuntzaren eta irudiaren erabilera ez sexista bermatuko da.
  • Pertsonen irudiak erabiltzerakoan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatuko dira.
  • Ekintza jakinetan megafonia bidez igorritako mezuek ez dute kutsu sexistarik izango.
  • Jai Batzordearen lan banaketa orekatua izango da, estereotipoak apurtzea bilatuko duela bermatuko du eta hori horrela izaten ez denean, neurri zuzentzaileak landuko dituzte.
  • Jai Batzordearen zuzendaritzari eta gauzatzen dituen ekintzei begira, baloratuko da: sexu rolak eta estereotipoak hausten laguntzen duten ekimenak; emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzen dutenak; emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizazio edo prebentzio ekimenak.

Irailetik aurrera lanketa sakonagoa

Udalak, irailetik aurrera lanketa sakonago bat martxan jarriko du hurrengo urteko festetara begira. Udalak onartua duen 2020. urtera arteko 2. Berdintasun Planean aurreikusten diren ekimenak garatuko ditu.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s