Uztailaren 1ean, Santixabel jaietan, euskal presoen eskubideen aldeko eguna ospatuko da

Uztailaren 1ean (larunbata) Usurbilgo Santixabel jaietan euskal presoen eskubideen aldeko eguna ospatuko da. Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba Xua gogoan izango ditugu jaietan ere. Hirurak Picassent-eko (Valentzia) espetxean daude, Usurbildik 595 km-tara. Patxi Foncalentetik otsailaren 8an (Xua jaio eta hiru astera) eraman zutenetik bertan dago dago eta gerora “destino” finko bezala jarri zioten. Herritarrei dei egin zaie egunean zehar antolatu diren ekimenetan parte hartzeko.

Egitaraua

  • 12:00etan, euskal presoen eskubideen aldeko kalejira erreibindikatiboa, kantujirakoekin eta Kuxkuxtu taldearekin. Kalejira Patrin taberna paretik abiatuko da.
  • 14:30ean euskal presoen eskubideen aldeko zikiro jana.  (txartel guztiak agortuta daude).
  • 20:00etan, euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneako plazan (Potxoenea kultu etxeko atzeko plazan). Ondoren pintxo-potea egongo da.

Elkartasunezko hitzak idazteko aukera

Olatzi, Patxiri eta Xuari elkartasun eskutitzak zein postalak idazteko hona hemen helbideak:

  • Olatz Lasagabaster eta Xua Uranga: Centro de Cumplimiento Valencia III (módulo Madres). Apartado 1002 . 462220 Picassent.
  • Patxi Uranga: Centro de Cumplimiento Valencia III. Apartado 1002. 462220 Picassent.

Oharra

Etxerat Elkarteak azken ostiraleko ohiko elkarretaratzea ez dela egingo jakinarazi du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s