Uztailaren 1ean “Mozal Legeari ez. Herriak desobedientzia!” enkartelada ibiltaria Donostian

Uztailaren 1ean (larunbata) bi urte beteko dira ‘Mozal Legea’ (Hiritar Segurtasunerako Legea) indarrean sartu zenetik. Egun horretarako Eleak Mugimenduak herri mugimendu ezberdinekin elkarlanean, Gasteizen eta Donostian manifestazioak deitu ditu, “Mozal Legeari ez. Herriak desobedientzia!” lemapean. Donostiako ekimena enkartelada ibiltaria izango da eta arratsaldeko 19:30ean abiatuko da Bulebarretik.

Desobedientzia dinamikak abian

Desobedientzia dinamika abiatu dute guzti honen harira, mobilizazioaren aurreko asteetan zehar ekimen gehiago iragarriz.

Lehenengo ekintza ekainaren 14ko goizean izan zen Eusko Legebiltzarrean. Bertan, ekintzaile talde batek mobilizaziora deitzeko pankarta bat jarri zuen Legebiltzarreko hesian. Horrekin batera, Mozal Legearen artikulu ezberdinekin egindako paperezko hegazkinak bota zituzten barrura, instituzio honen ardura salatzeko. 2015 eta 2016 urteetan zehar Mozal Legea 8.087 aldiz aplikatu dute EAEn. Horretaz gain, 2016ko ekainaren 22an, legebiltzarraren ordezkaritza politikoaren gehiengoak Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen arren, ordutik 2016. urte amaiera arte 2.857 aldiz aplikatu zutela ohartarazi dute.

a

Uztailaren 1eko bezperetan, desobedientzia dinamikarekin jarraituz, Gasteizko Alde Zaharreko Kutxi kaleko lokal huts baten fatxadan mural bat egin dute, larunbatean 18.30ean Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den manifestaziora deitzeko.

a

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s