Usurbilgo Lanbide Eskolak Zubieta erdiguneko Energia Kontsumoaren diagnosia burutu du

Infografia: Usurbilgo Udala

Duela hilabete batzuk Zubietako energia kontsumoaren diagnosia abian jarri zen. Diagnosi hau Zubietako erdigunera mugatu da, biztanle gehien biltzen dituen eremura, zenbait jarduera nabarmen dituen gunea baita: 112 etxebizitza, 8 jarduera eta Donostiako eta Usurbilgo Udalek eskaintzen dituzten zerbitzuak, argiteria publikoa nagusiki.

Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek eta ikasleak burutu dute energia diagnosiaren atal hau, Zubietako Herri Batzarraren laguntzarekin eta aholkulari energetikoaren koordinazioarekin. Udal zerbitzuen datu energetikoak Donostiako eta Usurbilgo udal teknikariak hornitu dituzte: “Hainbat ekintza burutzeko aukerak aurreikusi dira Planaren fase honetan: eraginkortasunaren inguruko tailerrak, fakturazio eta kontratazio energetikoa lantzeko tailerrak edota inbertsio baxua eskatuko luketen neurriak abian jartzea (LED argiteria adibidez)”.

bisita teknikoak

Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, energia kontsumoaren diagnosia garatzeko etxez-etxeko eta jardueraz-jarduerako bisita teknikoak burutu dira. Hauetan fakturazio energetikoaren (gasa, elektrizitatea eta egurra kontsumoa) analisia landu da eta etxebizitza sektorearen kasuan instalakuntzen eta ohituren diagnosia ere: argiteria, leihoak eta isolamendua, etxetresnak, etab.

Zenbat energia ekoizten da Zubietan?

Jardueretan eta etxebizitzetan gaur egun energia berriztagarrien bitarteko energia sorkuntza ere aztertu da, zenbat energia ekoizten den Zubietan ezagutzeko asmoz: “Datu honek bertakoen subiranotasuna vs. menpekotasuna maila adierazteko baliagarria da. Diagnosiak ez du une honetan uraren kontsumoa ezta mugikortasuna kontuan eduki, lehendabizikoaren kasuan hobekuntza teknikoak burutzeko azterketa bat burutzen ari baitira Donostiako eta Usurbilgo Udalak eta bigarrenaren kasuan eremua oso mugatua zenez erregaien kontsumoaren inpaktua non gertatzen den adierazteko zalantzak sortzen bait dira”.

Udalak jakinarazi du lehen fase honi dagokion diagnosiaren emaitzak txosten batean islatuko direla. Laburpen modura, infografia tankerako irudi batean bildu dira guztiak (goiko irudia): “Hauek herritarrei banatuko zaizkie beraiekin garatu den lanketa honen berri izan dezaten eta bide batez beraien energia kontsumo-ohituren ezagutza ere plazaratzeko”.

Energia kontsumoaren laburpenean bi grafika ikus ditzakegu:

  • Etxebizitza sektorea, jarduerak eta zerbitzu publikoaren kontsumo orokorra (2.100.000 kw.o/ urteko).
  • Kontsumo banaketa: jarduerak %35, etxebizitza %64 eta publikoa %1).

Planaren bigarren fasea

Udalak adierazi duenez, energiaren planaren bigarren faseari emango zaio forma datozen egunotan. Fase honen muina Zubietan energia berriztagarriek duten potentzialaren azterketa izango da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s