Erraustegia, espetxea eta industriagunerako behar duten gasa sartzeko obrak hasi dira Zubietan

Arg.: Noaua!

Atzo (uztailak 3) hasi ziren dira erraustegia, espetxea eta industriagunerako behar duten gasa sartzeko obrak. Horretarako, Zubietako bidea itxi dute. Noaua! astekariak jakinarazi duen moduan, 8:45 aldera azaldu ziren langileak Zubietako eta Santuenea artean dagoen bidera obretako seinaleak jartzera. Zubietako Learritza ibilbideko 134. zenbakian errepidea itxita egongo da hurrengo bi hilabeteetan. Bertan bizi direnek soilik erabiltzeko aukera izango dute.

Learrizta?

Aipatzekoa da lanen iragarpena egiten duen goiko kartel horretan ibilbidearen izena oker idatzia dagoela. Learrizta ibilbidea jartzen du Learritza beharrean. Nora begira daude hori kudeatzen dabiltzan arduradunak!!

Jakinarazpenik gabe hasi dira lanak

Arg.: Noaua!, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Usurbilgo Udaletik adierazi dute lan hauek astelehen honetan bertan hastekoak izan arren, ez dietela inolako jakinarazpenik helarazi gai honi buruz. Usurbilgo Udala lan hauek baimentzearen aurka agertu da. Eskaera bana luzatu dio Usurbilgo Udalak Zubietan ere lur eremuak dituen Donostiako Udalari eta Naturgas enpresari. Azken honi zerbitzu publikoak eta herritarrentzako pasabidea bermatuko dituen plan bat eta obrari dagokion seinaleztapen proiektua aurkeztea eskatu dio Udalak: “Obrek bi udalerrioi eragiten dienez, bidezkoa eta zuzena iruditzen zaigu, hauek burutzeko ezarri beharreko baldintza eta neurri zuzentzaileak, aurrez bi udalon artean adostea. Oraingoz ez dugu Donostiako Udalaren berririk jaso”.

obrak egiteko udal baimena ukatua

2017ko urtarrilaren 31n Naturgasek obra hauek egiteko udal baimena ukatzea erabaki zuen Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Erabaki hau dela eta, martxoaren 10ean, erabakiaren kontra berraztertze errekurtsoa eta dokumentazio osagarria aurkeztu zituen Naturgas enpresako ordezkariak.

Berraztertze errekurtsoa eta dokumentazio osagarria aztertu ostean, udal arkitektoak, eta Ingurumen Teknikariak, apirilaren 3an aldeko txostenak eman zituzten. Udal aparejadoreak txosten bidez adierazi zuen ez dela aurreikusten Zerbitzuak eta Mantenua sailak kudeatzen dituen azpiegituretan eta instalazioetan eraginik izango denik. Aldiz, udaltzainburuak ekainaren 14an emandako txostenean, zerbitzu publikoak eta herritarrentzako pasabidea bermatzen duen plan bat eta obrari dagokion seinaleztapen proiektua aurkeztea eskatu zuen. Eskaera bikoitz horixe bera helarazi berri dio aste honetan Usurbilgo Udalak Naturgas enpresari.

Aldaketak autobus zerbitzuan

Usurbil eta Hernani arteko autobus zerbitzua kudeatzen duen TSST enpresak (Donostia-Tolosa Tranbiaren Konpainia) jakinarazi du uztailaren 3tik aurrera eta bi hilabetetan autobus zerbitzuaren joan etorrian eragina izango duela,  Zubieta eta Santuenea arteko autobus zerbitzuan batez ere.

Bi hilabete hauetan autobusa Santueneraino iritsiko da eta handik Zubietara jo beharrean, N-634 errepidetik barrena Lasarte-Orian, Euskotrenen pareko errotondan duen geltokira joango da eta ondoren zuzenean Hernanira joango da. Hernanitik datorren autobusak ere gauza bera egingo du. Lasarte-Oriako biribilgunera iritsiko da eta ondoren, N-634 errepidetik Santuenera eta handik Usurbila, Zubietatik igaro gabe.

Zubietarrentzat autobus zerbitzu berezia

Zubietarrentzat autobus zerbitzu bat jarriko da Lasarte-Oriako bus zerbitzu honen Euskotren pareko geltokira joateko eta handik Zubietara. Informazio gehiagorako: 943 361 741,  info@tsst.info eta www.tsst.info

Ordutegiak:

  • Zubietatik, Urbil eta Hernanira: 7:20, 8:20, 9:20, 12:20, 13:20, 14:20, 19:20, 20:20
  • Zubietatik, Usurbilera eta Santuenera: 7:50, 8:50, 12:50, 13:50, 14:50, 18:50, 19:50
  • Lasarte-Oriatik Zubietara: 7:05, 7:30, 8:00, 8:30, 9:00, 12:10, 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 14:30, 18:30, 19:00, 19:30, 20:00

 

One response to “Erraustegia, espetxea eta industriagunerako behar duten gasa sartzeko obrak hasi dira Zubietan

  1. Pingback-a: Larunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s