Uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik Lakuntzara, “Udako Kalera Martxa”

Kalera Kalera dinamikak martxa bat antolatu du uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik (Bizkaia) Lakuntzara (Nafarroa), euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde: “Ekimen honek bi helburu nagusi bete nahi ditu: batetik, gatazkak sortutako euskal errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea (bide batez sinbolikoki, preso, iheslari eta deportatu guztiak udako jaietan murgiltzea); eta bestetik, jai-giroaz gozatzea”. Zortzi etapatan egingo dute bidea, Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Deban, Getarian, Hernanin eta Ibarran geldialdiak eginez. Etapa bakoitzaren amaieran, hainbat kultur ekitaldi izango dira.

Uztailaren 25ean Getaria-Zarautz-Hernani

Uztailaren 25ean Getaria, Zarautz eta Hernani lotuko ditu 13 kilometroko martxak. Egun horretan beraz Usurbildik igaroko da.

Izen ematea

Martxan parte hartzeko izena eman behar da eta txartela eskuratu (ohiko lekuetan). Izena emateko azken eguna uztailaren 10a izango dela iragarri dute antolatzaileek. Usurbilgo Sortuk ekimen honetan parte hartzeko asmoa dutenei laguntza eta behar den informazio eskainiko die. Harremanetarako helbide elektroniko hau bideratu du: usurbilsortu@gmail.com

Zer datu behar dira?

  • Izen Abizenak.
  • NAN.
  • E-maila.
  • Telefono zenbakia.
  • Alergiarik duzun adierazi.
  • Zein etapa egingo duzun (osoa, egun zehatzen bat, zenbat egun…).

Zenbat balio du?

  • Martxa osoa: 60€
  • Eguneko bonoa: 15€
  • Bukaeran Etxarriko bazkaria: 10€

Zer dago bonoan sartuta?

  • Gosaria, bazkaria eta afaria.
  • Ura eta fruta ibilbidean.
  • Lo egiteko lekua eta dutxa.
  • Etapen arteko garraioa.
  • Motxila eta esterillaren garraioa.

Zer eraman behar da?

  • Esterilla edo koltxoneta (haizegailu elektrikoak antolakuntzak eramango ditu).
  • Lo zakua.
  • Eguzkitako krema.
  • Toalla.
  • Zapatilak.
  • Txankletak.

Hatortxu jaialdia

Hatortxura joateko asmoa dutenek, kanpin denda eraman dezakete eta antolakuntzak eramango du Lakuntzara.

www.kalerakalera.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s