Uztailaren 9an Zubietako Herri Batzarreko alkate aldaketa gauzatzeko ekitaldia Kaxkape egoitzan

2015-2019ko Usurbil eta Donostiako hautagaiak

2015eko uztailaren 4an Joxe Mari Zubimendik, Usurbil aldetik,  Zubietako Herri Batzarreko alkatetza kargua hartu zuen. Kargu hau bi urtekoa izaten da, Zubieta bi udalerriren artean zatitua baitago, Usurbil eta Donostia artean. Datozen bi urteetarako, 2019ra arte,  Donosti aldetik bozkatuena izan zen hautagaiak hartuko du alkate kargua: Narciso Arrillaga Baldak. Alkate aldaketa, igande honetan, uztailaren 9an egingo da, 13:00etan frontoi atzeko Kaxkape egoitzan. Aldaketarik ez bada, ohi den moduan, Usurbil eta Donostiako Udaleko ordezkaritza bana bertaratuko da hitzordura.

2015ean Joxe Mari Zubimendi izendatu zuten Zuebitako alkatea

Zubietako Herri Batzarraren osaketa

Zubietako Herri Batzarra sei herritarrez osatuko da,  Zubietan helbideratuak dauden 3 donostiarrekin eta 3 usurbildarrekin. Maiatzaren 24ko bozketen ondoren ekainaren 21ean eratuko zen Herri Batzar berria.

a

Usurbil eta Donostiako hautagaiak

2015eeko maiatzean burutuko ziren udal hauteskundeetako Usurbil eta Donostiako hautagaien zerrendak eta emaitzak:

Usurbilgo hiru hautagaiak:

  • Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta (64 boto)
  • Itziar Basterrika Unanue (53 boto)
  • Aizpea Aizpurua Arroio (51 boto)

2015-2017 artean Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta Zubietako alkatea izan da.

Donostiako hiru hautagaiak:

  • Narciso Arrillaga Balda (67 boto)
  • Mikel Bengoetxea Iparragirre (60 boto)
  • Fernando Iturralde Zabala (44 boto)

2017-2019 artean Narciso Arrillaga Balda Zubietako alkatea izango da.

Funtzioak

Zubietako Herri Batzarrak honako funtzioak ditu:

  • Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
  • Udal Zerbitzuak aholkatzea beraien gain jartzen dituzten gaietaz.
  • Donostiako eta Usurbilgo Udaletan, bai elkarrekin bai banaturik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egitea.
  • Azterketa eta proiektuei buruz Udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatzea.
  • Udalek Batzarrari eskuratuko dizkien fondoak administratzea eta haien kontu zuzena ematea, alegia Batzarraren eta auzoko zerbitzu publikoaren mantenimendurako eta bere gain jartzen dituzten ekintza eta obra txikietarako fondoak administratzea.
  • Donostiako eta Usurbilgo Udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen

Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain

2015eko ekitaldira zubietar ugari gerturatu zen eta erraustegiaren gaia ez zen oharkabean pasa. Ekitaldia hasi eta bukatu arte eskuetan kolorezko haize errotekin eta “Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” pankarta zabalduta eduki zuten.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s