16 urtetik gorako usurbildarrentzako 41. Bertsopaper Lehiaketaren irabazlea: Jon Aizpurua (Arg.: Noaua!)
Aurtengo Santixabel jaietan Usurbilgo Bota Punttubak eta Udalak, Santixabel jaietarako bi bertsopaper lehiaketa antolatu zituzten. Batetik, ohi bezala, 16 urtetik gorako usurbildarrentzako 41. Bertsopaper Lehiaketa eta bestetik, estreinakoz, LH5 eta 6 mailetako usurbildarrei zuzendutako txapelketa.
LH5 eta 6 mailetako usurbildarrei zuzendutako txapelketan, Oier Zubigarai izan zen txapeldun eta Enara Olaetxea txapeldunorde. 16 urtetik gorako usurbildarrentzako 41. Bertsopaper Lehiaketan berriz, Jon Aizpuruak irabazi zuen txapelketa eta bigarren Beñat Irazusta geratu zen. Kategoria bakoitzeko bina sari banatu zituzten.
16 urtetik gorako usurbildarrentzako 41. Bertsopaper Lehiaketako lanek 8-10 bertso artekoak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar zuten eta LH5 eta 6 mailetako usurbildarrei zuzenduriko txapelketan berriz, hiru gai jarri ziren aukeran: Santixabelak, Udako oporrak edo Usurbilgo txokoak. Bi bertso idatzi behar zituzten parte hartzaile bakoitzak.
Arg.: Noaua!
Bi txapelketen sari banaketa, ekainaren 29an egin zen, jaietako bertso saioaren amaieran. Jarraian sarituak izan diren bertsoak.
LHko ikasleen arteko lehiaketa
- 1. saria: “Udako oporrak”
- Egilea: Oier Zubigarai Portu.
- Doinua: “Maritxu nora zoaz”.
- 2. saria: “Usurbilgo txokoak”
- Egilea: Enara Olaetxea Usabiaga.
- Doinua: “Pello Joxepe”.
41. Bertsopaper Lehiaketa
- 1. saria: “Parisetik ama”
- Egilea: Jon Aizpurua.
- Doinua: “Gure lurrean hedatua da”.
- 2. saria: “Nere barrenak hustutzera datozkit (Ugarte baserria”
- Egilea: Beñat Irazusta.
- Doinua: Xabier Leteren “Haizea dator Ifarraldetik”.