Zubietako Herri Jaiak uztailaren 24tik 31ra

Uztailaren 24an hasiko dira Zubietako Herri Jaiak eta uztailaren 31n amaituko dira.  Jai hauek Zubietak duen herri izaera eta herritarren arteko harremanak sendotzeko tresna bilakatu asmo dute jai batzordeko lagunek.

Egitarau zabala antolatu dute Zubietako Jai Batzordeko lagunek: emakumeen pala partida, Twistter erraldoia, apar festa, bertsolariak, sagardo dastaketa, zubietarren arteko errebote txapelketa, Joko Garbi erakustaldia, emakumezkoen erakustaldia Herri Kiroletan, Lehen Puntu Txapelketa,…

Zubietako jaietan laguntzeko deia

Zubietako Jai Batzordeak jaietarako laguntza eskatu du: “Jaien antolakuntzan esku bat botatzeko prest egongo bazinate, zinez eskertuko genuke zuen prestutasuna. Antolatzaileekin hartuenametan jarri besterik ez duzue zuen laguntza eskaintzeko”.

Jaiak babesteko ere beste bide bat dagoela adierazi du Jai Batzordeak, antolakuntza gastuei aurre egitea esaterako. Horretarako, ostegun honetan, uztailaren 20an, iluntze partean etxez etxe ibiliko da Jai Batzordea laguntza eske: “Une horretan bere ekarpena egin ezin duenak, eskertuko genizueke jaietan zehar txosnan egongo den kaxara botako bazenute”.

Egitaraua

Uztailak 24, astelehena: Mozorro eguna

  • 18:00 jaien hasiera, txupinazoa eta Zubietarron IV. Argazki herrikoi
    erraldoiarekin, txalaparta doinuez alaituta: “Etorri mozorrotuta, eta gure kantu eztarriak freskatzeko edabe majikoa”.
  • Segidan, txosnen irekiera eta “fotokola”.
  • 21:00 herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
  • 00:00 Egan taldearen eskutik dantzaldia.
  • 02:00 Joxe Replay taldearen emanaldia.

Uztailak 25, asteartea: santio eguna

  • 09:00 esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 10:30 Meza Nagusia.
  • Ondoren hamaiketakoa eta soka dantza.
  • 18:00 emakumeen pala partida, Errebote Plazan: Perurena – Arrillaga eta San Sebastian – Erasun.
  • Jarraian, buruhandiak.
  • 19:00 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.

Uztailak 26, asteazkena: oilasko biltzaileak

  • 06:00 oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.
  • 14:30 oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 28, OSTIRALA: UMEEN EGUNA

  • 10:00 jolasen hasiera.
  • 13:30 umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta postrea eta sorpresa antolatzaileen esku.
  • 16:00 twistter erraldoia.
  • 17:00 txokolatada eta buruhandiak.
  • 18:30 apar festa.
  • 19:30 sardin eta piper jatea.
  • 22:00 bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Uztailak 29, LARUNBATA: JUBILATUEN EGUNA

  • 09:30 meza.
  • 12:00 sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan.
  • 14:00 jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
  • 14:00 paella prestaketaren hasiera. Arroza, olioa, gatza eta suak Jai Batzordearen kontu. Gainerakoaz kuadrila bakoitza arduratu behar du.
  • 15:00 paella jatea.
  • 18:00 Burrunba Elektrotxaranga.
  • 23:30 Zaparra taldearen kontzertua.
  • Ondoren, Laiotz erromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 30, igandea: gaupasa EGUNA

  • 16:00 mus txapelketa (15:30ean izen ematea).
  • 16:30 gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
  • 17:30 toka txapelketa.
  • 00:00 kontzertuak: Odolaren Mintzoa eta Gozategi. DJ Arosekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, astelehena: san inazio EGUNA

  • 09:00 zikiro prestaketaren hasiera.
  • 10:30 meza.
  • 11:30 zubietarren arteko errebote partida (jokoaren azalpenekin).
  • 14:00 zikiro jatea.
  • 18:00 herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.
  • 19:00 emakumezkoen erakustaldia Herri Kiroletan: Aizkolariak: Astondoa (Zeanuri) eta Etxaburua (Zizurkil). Harri-jasotzailea: Etxeberria (Orio).
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 00:00 herriko jaien amaiera traka eta suziriekin: “Erraustegiaren aurka egiten gabiltzan borroka gogoan izanez”.
  • Amaitzeko, Musika txosnan.

Oharra

  • Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzunkizunik.
  • Musika egunero egongo da, gau eta egun.
  • Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Lehen Puntu Txapelketa

Lehen Puntu Txapelketa Zubietako jaietako ekimen berria izango da. Zertan datza? Hona hemen antoltzaileen argibideak:

“Gustukoa al duzu zuk bertsolaritza? eta Nola ikusten duzu zuk gaur Zubieta? puntuetako bati edo biei eta nahi beste aldiz erantzun paper mutur batean. Paper zati horren atzealdean izen abizenak eta telefono zenbakia idatzi eta Alamandegin, Barazarren eta txosnan egongo diren bertso-kutxen barruan utzi. Erantzunak irakurriko ditugu eta, zorte apur batez, baita saritu ere!”

Sari banaketa uztailaren 29ko (larunbata) sagardo dastaketaren baitan egingo da, eguerdiko 13:00ak aldera. Parte hartzaileen artean sari hauek banatuko dira:

  1. Txapela eta sari berezia.
  2. Bizitza aldatzeko aukera eta sari berezia.
  3. Aratz jatetxean bazkaltzeko aukera eta sari berezia.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s