Abuztuaren 6an Donostiako Musika Hamabostaldiaren organo kontzertua Usurbilen

Yves Rechsteiner

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 78. edizioa abuztuaren 1ean hasi, eta hilabete bereko 30ean bukatuko da. 30 egunotan, jaialdiak 94 hitzordu jasoko ditu; guztira 12 ziklo izango dira, gehienbat Donostian garatuko direnak, baina Gipuzkoako beste lekuetan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean ere izango da hainbat proposamen.

Abuztuaren 6an Usurbilen

Organo Zikloak berriz ere guztiz egitarau zabala eskainiko du eta Gipuzkoako hainbat herritan kokaturiko elizak bisitatuko ditu: Ataun, Usurbil, Deba, Tolosa, Azpeitia eta Azkoitia. Emango diren 12 kontzertuen artean, aipagarria da nazioarteko ospea duten organisten presentzia: Yves Rechsteiner (abuztuak 6, Usurbil), Hans Ole Thers (abuztuak 8, Donostia) edota Mario Ciferri (abuztuak 10, Azkoitia). Bestalde, ziklo honetan hiru obra estreinatuko dira, José María Sánchez-Verdú, Carles Guinovart eta Fernando Gonzalorenak.

Abuztuaren 6an (igandea) Yves Rechsteinerren organo kontzertua eskainiko da Usurbilgo Salbatore elizan 20:00etan, Usurbilgo Udalaren babesarekin. Kontzertua doan izango da. Bertan musika frantsesaren errepertorio askotarikoaren bitartez, Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organoaren ezaugarri tinbrikoak nabarmenduko dira. Kontzertuan Berlioz, Franck, Saint-Saëns eta Oidor-en lanak eskainiko dira.

a

Sarreren salmenta orokorra

Ekainak 1etik aurrera sarreren salmenta orokorra zabaldu zen. Bi bide daude:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s