Euskararen kale-erabilera apaldu egin da Euskal Herrian azken hamar urteetan

Arg.: Soziolinguistika Klusterra

Aste honetan Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu ditu Soziolinguistika Klusterrak, EHUren Ibaetako Campusean egindako agerraldian.

Olatz Altuna usurbildarrak, ikerketaren zuzendariak, eman du 2016an Euskal Herri osoan behaketa bidez jasotako datuen berri. Ikerketa honetan, Euskal Herri osoko 144 udalerritako kaleetan jaso dira datuak (Usurbilen ere) eta 187.635 elkarrizketaren nahiz 515.260 herritarren informazioa bildu da.

Olatz Altunarekin batera Maddi Etxebarria Soziolinguistika Klusterraren lehendakaria ere izan zen aurkezpenean: “Ikerketa honek euskararen egoera aztertzeko duen balioa eta orain arteko ibilbidean izandako garapen tekniko eta profesionala azpimarratu ditu”. Altuna eta Etxebarriarekin batera, aurkezpenean izan ziren Iñaki Martinez De Luna, Eneko Anduaga eta Eneko Gorri, Batzorde Zientifiko zabalagoaren ordezkari gisa.

Hogeita zazpi urte

Soziolinguistika Klusterraren esanetan ikerketaren ibilbidea eta laguntzak Hizkuntzen erabileraren Kale-Neurketa ibilbide luzeko ikerketa-lan zabala da, Siadecoren eta Euskal Kultur Batzordearen –EKB- eskutik 1989an abiatu, eta 2001etik Soziolinguistika Klusterrak egiten duena: “Hogeita zazpi urtetan zazpi argazki atera zaizkio euskararen erabilerari Euskal Herri osoan. Ikerketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du, kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Euskal Herrian bertan sortua da metodologia, eta zazpi edizioetako eskarmentuak metodologia aski kontsolidatzea ahalbidetu digu. Gaur egun, ezinbesteko erreferentzia da euskararen bizi-indarra ebaluatzeko”.

Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketa

2016an egindakoa ikerketa honen zazpigarren edizioa da. Kale-Neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere.

EUSKARAREN KALE‐ERABILERA APALDU

Euskararen kale-erabilera apaldu egin da Euskal Herrian azken hamar urteetan.

  • Euskal Herriko kaleetan euskararen erabilera %12,6koa da.
  • Joera desberdinak sumatzen dira herrialdearen arabera: Bizkaia (%8,8), Gipuzkoa (%31,1) eta Ipar Euskal Herrian (%5,3) euskararen erabilera txikitu egin da; Araba (%4,6) eta Nafarroako kaleetan (%6,7), aldiz, aurreko neurketetan baino euskara gehiago entzun da.
  • Hiztunak zenbat eta gazteago izan, orduan eta gehiago erabiltzen dute euskara.

Ondorio nagusiak

Euskararen kale‐erabilera apaldu egin da Euskal Herrian azken hamar urteetan. 2006an %13,7koa zen eta 2016an, berriz, %12,6koa. Azken bost urteetan, gainera, euskara, gaztelania eta frantsesa ez diren beste hizkuntzen erabilera txikiagoa ere neurtu da: %3,7tik (2011) %2,7ra (2016). Hego Euskal Herrian, 2011tik 2016ra, euskaldunak %50 baino gutxiago diren herrietan mantendu egin da euskararen erabilera maila; euskaldunak herritarren %50 baino gehiago diren herrietan, aldiz, jaitsiera neurtu da. Ipar Euskal Herrian berriz, azken bost urtean, euskararen ezagutza gutxiagoko eremuetan kaleko erabilera jaitsi egin da eta ezagutza altueneko eremuan (Nafarroa Beherean eta Zuberoan) igo. (Informazio gehiago: www.soziolinguistika.eus/kaleneurketaeh)

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s