Larunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea

Uztailaren 3an erraustegirako gasa sartzeko lanak hasi ziren Zubietan. Uztailaren 4an Zubietan, hainbat herritarrek, Usurbilgo Udalarekin eta Zubietako Herri Batzarrarekin batera, erraustegia, espetxea eta industriagunerako behar duten gasa sartzeko obren ondorioz bizitzen ari diren egoera salatu zuten publikoki. Larunbaterako (uztailak 15) berriz beste deialdi bat egin da, Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak eta Zubieta Lantzenek lan hauek salatzeko mobilizatzera deitu dituzte herritarrak. Elkarretaratzea egingo da eguerdiko 12:00etan Zubietan, Artzabaletan, gasa sartzeko lanak egiten ari diren eremuan bertan.

Larunbatean Oinez joateko deia

Artzabaletara oinez joateko hitzordu bikoitza jarri dute deitzaileek:

  • 11:30ean Usurbilgo frontoian.
  • 11:45ean Zubietako plazan.

Zubietako bidea, oinezko eta txirrindularientzat zabalik

Erraustegirako gasa sartzeko lanetan jarraitzen dute Santuenea Zubietarekin lotzen duen Learritza bidean. Uztailaren 3an inolako jakinarazpenik gabe itxi zuten Learritza pasealekuko bide zatia bat, Ameri baserriaren inguruan. Lanak geldiaraztea eskatua dute herritarrek, Zubietako Herri Batzarrak eta Usurbilgo Udalak. Herritarren presioaren eraginez, azken egunotan oinezko zein bizikleta erabiltzaileentzat zabalik dago bide zati hau. Ibilgailuentzat berriz itxita izango da, gutxienik irailaren 3ra arte.

Oharra

Lan hauek egiten ari diren langileek ezi die ukatu bertatik pasa nahi duten oinezkoei gunetik pasatzea (ez dute horretarako baimenik). Bidearen bi sarreretan (Santuenean eta Zubietan) oinezkoek ezin dutela pasa adierazten duten kartelak daude jarrita baina hori ez da horrela, edonor pasa daiteke eta lanean dauden eremutik pasatzerakoan langileek geratu egin behar dute.

One response to “Larunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea

  1. Pingback-a: Larunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea | Zero Zabor

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s