20 pertsonako delegazio batek Frantziako agintarien agendetara euskal presoen gaia eraman du

Arg.: Etxerat Elkartea

Euskal jendartea bere osotasunean (hautetsiak, jendarte zibila) irudikatzen duten 20 pertsonako delegazio bat, tartean Etxerat Elkartea, Paris izan da. Parisen bake prozesuan aitzina joateko borondatea adierazi zuen delegazioak, Frantziar agintariek euskal presoen gaian duten inplikatzearen beharra azpimarratuz.

Etxeratek jakinarazita, zortzi bilkura egin ziren aginte exekutiboarekin (justizia ministroa), legegilearekin (talde parlamentari ezberdinak eta Legebiltzarreko presidente ordea), giza eskubideen defentsan lan egiten duten erakunde independente batzuekin (Giza eskubideen aholku batzordearekin, eskubideen defendatzailearekin, askatasunik gabeko guneen kontrolatzaile orokorrarekin) eta magistraturaren sindikatuarekin.

Delegazioak balorazio oso baikorra egin du: “Entzunak izan dira gure eskakizunak eta lanerako perspektibak aurreikusten dira bildutako eragileen ahotatik. Euskal presoen gaia ez da euskaldunei dagokigun gaia soilik, hemendik aurrera Frantziar agintarien agendetan afera hau letra lodiz idatzirik agertzen da”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s