Larunbatean erraustegirako gasa sartzeko lanen eremuan elkarretaratzea egin zen

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean (uztailak 15) Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak eta Zubieta Lantzenek elkarretaratzea egin zuten erraustegirako gasa sartzeko lanen eremuan, Zubietako Artzabaleta inguruan. Eguerdi partean talde bat Zubietako plazatik abiatu zen eta beste taldea Usurbildik. 12:00ak aldera bi taldeek bat egin zuten Artzabaletan. Ekimen honen helburua une honetan lanetan ari diren gunetik herritarrei bertatik pasatzeko aukera dutela jakinaraztea da: “Erabili eta erraustegiari aurkakotasuna adierazi”.

Erraustegirako gasa sartzeko lanetan jarraitzen dute Santuenea Zubietarekin lotzen duen Learritza bidean. Uztailaren 3an inolako jakinarazpenik gabe itxi zuten Learritza pasealekuko bide zatia bat, Ameri baserriaren inguruan. Lanak geldiaraztea eskatua dute herritarrek, Zubietako Herri Batzarrak eta Usurbilgo Udalak. Herritarren presioaren eraginez, oinezko zein bizikleta erabiltzaileentzat zabalik dago bide zati hau. Ibilgailuentzat berriz itxita izango da, gutxienez irailaren 3ra arte.

a

Lan hauek egiten ari diren langileek ezi die ukatu bertatik pasa nahi duten oinezkoei gunetik pasatzea (ez dute horretarako baimenik). Bidearen bi sarreretan (Santuenean eta Zubietan) oinezkoek ezin dutela pasa adierazten duten kartelak daude jarrita baina hori ez da horrela, edonor pasa daiteke eta lanean dauden eremutik pasatzerakoan langileek geratu egin behar dute.

This slideshow requires JavaScript.

Lanak gelditzeko eskaera

Arg.: Noaua!

Uztailaren 3an lan hauek egiteko Zubietako herri bidearen itxierak ezustean harrapatu zituzten herritarrak. Bizilagun batzuk etxera sartu ezinik geratu ziren, beste batzuk baratzetara gerturatu ezinean, hainbat zerbitzurentzat bidea erabili ezinik… Uztailaren 4an, Zubietako Herri Batzarrak eta Usurbilgo Udalak hainbat herritarrekin batera lanok geldiaraztea eskatu zuten, irtenbide egoki bat bilatu artean.

This slideshow requires JavaScript.

Erraustegirako gasa Donostiako lurretan ari dira sartzen, horretarako baimena emana du Donostiako udala berak, Usurbilgoak ez ordea. Udalerri honetako udalak, lanak Donostiari eta Usurbili eragiten diotenez, baldintza eta neurri zuzentzaileak adostea eskatua dio hiriburuko udalari: zerbitzu publikoak eta herritarrentzako pasabidea bermatzen duen plan bat eta obrari dagokion seinaleztapen proiektua aurkeztea eskatua du.

a

Adierazpena osorik

“Argi, garbi eta ozen esan genuen, ERRAUSTEGIRIK EZ!! Usurbil eta Zubietan iaz egin genuen herri galdeketan.

Behar ez dugulako, alferrikakoa delako, ez dugu nahi erraustegirik, ez hemen, ez inon!! Alternatiba garbi, merke, osasuntsu eta iraunkorragoa, badago Gipuzkoan, eta martxan dago. Gipuzkoako 60 herri baino gehiagotan ari gara erakusten, arduraz jokatuta, ez dela ia zaborrik sortzen, erraustegiarentzako ez dagola janik. Beraz, soberan daude obra guzti hauek. Gutxi batzuen poltsikoak berotzeko besterik ez dira.

Gipuzkoan, oraindik, hiri hondakinekin ardura gabe jokatzen ari diren beste udalerrientzat gure mezua argia da, borondatean oinarritzen den gaikako bilketa daukatenentzat alegia: kutsatzea ez da eskubide bat, hondakinak gaika bereiztea, herritar eta herri guztien betebehar bat da. Bai, bai, hondakinak nahasita biltzea, gobernantza txarra izateaz gain, kutsatzea da. Ondo egin daitekeena gaizki egitea inmorala da. Auzoko herria kutsatzeko eskubidea izango balute bezala, a ze espektakulu penagarria ari diren ematen. Itxura plantak egiten jarraitzeko garaia bukatu da, ez gaituzue engainatuko, ez eta izorratuko ere.

Erraustegiarentzako azpilanetan ari dira hemen. Ez daukate Usurbilgo udalaren baimenik, ez eta Zubietako Herri Batzarrarenik ere. Baina, hala eta guztiz ere, herriarenak diren bideak okupatu eta pribatizatu dituzte, gureak diren bide hauetatik, pasatzea ere debekatuz. Hankapetik pasa nahi gaituzte ase ezinak diren enpresa “gose-pasatuok”, baina ez dute lortuko. Arrazoiaren indarra ez daukanak, indarraren arrazoia behar izaten du, eta horrela, etengabe ikusi ditugu hemen Donostiako udaltzainak eta Ertzainak. Pentsa, argazkiak ateratzeagatik ere kontu eske aritu dira, zer daukate ezkutatzeko bada??

Kontxako badiara begiratuz, sinatzen ditu Zubietarako inposaketak diren udal baimenak Donostiako Goia alkate jaunak bere bulegoan. Errespetoa, parte hartzea, demokrazia, Ez beti da Ez, eta halako hitzekin ahoa betetzen zaio Goia jaunari, baina praktika da hemen bakoitza bere lekuan jartzen duena.

Behar ez diren azpiegiturak inposatuz, herritarron osasuna arriskuan jarriz, ingurumena kaltetuz, diru publikoa negozio pribatuen esku jarriz, horrela ari da jokatzen PNV-PSOE tandema Gipuzkoako Foru Aldunditik, PP eta Diario Vascoren laguntzarekin.

Hemendik, dei egiten diegu herritarrei: erabili ezazue guztiona den bide hau, eta bide batez salatu, egin protesta, hemendik igarotzen zareten bakoitzean, inposatu nahi diguten erraustegi kriminalaren aurka. Ez dute baimenik bide hau oinezkoei eta txirrindulariei ixteko. Ezin digute ukatu hemendik pasatzea. Beraz errepikatzen dugu bide hau ahalik eta gehien erabili behar dugula oinez edo txirrindaz. Horrela bere lana eragotziko diegu.

Ez gaude geldirik, ez gara geldituko!! Etengabe, jende andana pasatzea nahi dugu hemendik. Libre ibili nahi dugu gure herrian. Hau ez dago konponduta. Arazo handi bat dauka Gipuzkoako erregimenak Zubietan. Erraustegiari lotu nahi gaituzte kate lodi batez 35 urterako, baina EZ!!”

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s