Urdaiagako San Esteban jaiak abuztuaren 3, 4 eta 5ean ospatuko dira

Zubietako jaien ondoren Urdaigako San Esteban jaiak ospatuko dira, abuztuaren 3, 4 eta 5ean. Dagoeneko egitaraua finkatu dute San Esteban Jai Batzordeko lagunek. Jai giroa ez da faltako eta herritar guztiak bertara joateko gonbidapena luzatu dute.

Abuztuak 3, OSTEGUNA: San Esteban Eguna

  • 10:00 Txupinazoa.
  • 11:00 meza nagusia.
  • Meza amaitzean, herriko dantzariak eta ondoren, ardo eta paxientxi banaketa.
  • 18:00 Hirugihar banaketa, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikitilariek girotua.

Abuztuak 4, OSTIRALA

  • 14:00 Herri bazkaria. Txartelak salgai izango dira Aitzagan, Txirristran, Artzabalen eta Santueneko Gure Elkartea jubilatuen egoitzan.
  • 18:00 Helduen jolasak.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 21:00 Herri afaria.
  • 23:00 Bertsolariak: Iker Zubeldia, Ane Labaka eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • Gauean, Gabenara erromeria.

Abuztuak 5, LARUNBATA

  • 10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 13:00 Umeen bazkaria: norberak ekarri eta bertan edaria eta postrea banatuko da.
  • 15:30-16:00 Izen ematea mus txapelketan.
  • 16:00 Mus txapelketa.
  • 17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
  • 18:30 Txokolatada eta buruhandiak.
  • 21:00 Musikarien afaria.
  • Gauean: Odolaren Mintzoa eta Eromeria.

Oharrak

  • Eremu askea! Ez da jarrera arrazista, sexista eta homofoborik onartuko.
  • Jai Batzordeak ez du jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s