Usurbilgo Ernai: “Usurbilgo EAJk ez du bururik, ezta bihotzik ere”

Noaua! 708. zenbakia

Usurbilgo Ernaik Noaua! astekarian gutuna kaleratu du  eta bertan erraustegiaren proiektua babesten dutenei kritika egiten die, bereziki Usurbilgo EAJ alderdiko kideei.

EAJ, otsoak ardi larruz

“Nazkatuta gaude. Gogaituak ardi larruz mozorroturiko otsoak lasai asko gure inguruan ikusteaz, kale, plaza zein tabernetan. Zinez beharrezkoa ikusten dugu itxurakeria hau guztia salatu eta gauza bakoitzari bere izenez deitzen hastea. Denon etorkizuna baldintzatuko duen erraustegi kriminala babestu eta bultzatzen duten herritarrez hitz egiten ari gara.

Sarritan adierazi du Usurbilgo herriak proiektu ilun eta ustel honenganako aurkakotasuna. Desio honen lekukotzarik argiena dugu pasa den urteko urrian
buruturiko herri galdeketa. Prozesu demokratiko hura amaitu bezain laster, denon osasuna kinka larrian ipiniko duen munstro hau ontzat ematen duten zenbait usurbildarrek zera adierazi zuten: “Erraustegia ez da herri honen kezka, gehiengoak ez baitu parte hartu galdeketan”. Parte hartzea %43koa izan zen. Aurten maiatzaren 7an Herritzartu plataformak antolaturiko herri galdeketaren inguruan, ordea, ondorengo irakurketa egin zuten: “Gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatu dugu usurbildarrok”. Kasu honetan herritarron %38ak hartu genuen parte. Bi irakurketen arteko kontraesanak ulergaitza dirudien arren, argi dugu zer dagoen atzean. Ezkutuko interes politiko eta ekonomikoak. Herritar talde hau interes horien baitan mugitzen da, komeni zaionean, komeni zaiona egin eta esanez. Txalo bero bat.

Jende honek ez du inongo iniziatibarik hondakinen afera konpontzeko. Haien agintarien morroi dira. Konflikto honi konponbide bideragarri bat topatzen ahalegindu beharrean, nahiago dute herri honi kapitalaren logikan oinarrituriko sistema inposatzea. Hain zuzen Lezoko alkatearekin gertatutakoa dugu adibide. Lezoko hondakinen bilketa sistemarako adostutako irtenbide bat bilatzen saiatu zen. Baina eredu mistoaren aldeko iritzia alderdikideen artean zabaltzearen beldur (errausteko hondakin gutxiago izango bailituzkete), agintariek pertsona hau kargua uztera gonbidatu eta dimititu egin behar izan zuen.

Usurbilgo EAJk, ordea, fin betetzen ditu goitik diktaturiko aginduak, Gipuzkoa Buru Batzarretik datozenak. Inongo kezka eta lotsarik gabe defendatzen dute erraustegiaren eraikuntzarekin hondakinekin loturiko arazo guztiak amaituko direla.

Jarrera horrekin jarraituz gero, gure etorkizuneko minbizi guztien (ekonomiko, ingurugiroko, osasuneko, etiko…) erantzule izango zarete. Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian eta bihotza duenak ez du beste inorenean nahi. Usurbilgo EAJk ez du bururik, ezta bihotzik ere”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s