Asteartean Udako kalera martxari harrera egiteko deia Usurbilgo tren geltokian

Kalera Kalera dinamikak Udako kalera martxa antolatu du uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik (Bizkaia) Lakuntzara (Nafarroa), euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde: “Ekimen honek bi helburu nagusi bete nahi ditu: batetik, gatazkak sortutako euskal errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea (bide batez sinbolikoki, preso, iheslari eta deportatu guztiak udako jaietan murgiltzea); eta bestetik, jai-giroaz gozatzea”. Zortzi etapatan egingo dute bidea, Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Deban, Getarian, Hernanin eta Ibarran geldialdiak eginez. Etapa bakoitzaren amaieran, hainbat kultur ekitaldi izango dira.

Uztailaren 25ean Getaria-Zarautz-Hernani

Uztailaren 25ean (asteartea) Getaria, Zarautz eta Hernani lotuko ditu 13 kilometroko martxak. Egun horretan beraz Usurbildik igaroko da. Arratsaldeko 16:24tan trenez iritsiko da martxa herrira.

Usurbilen martxari harrera egiteko, arratsaldeko 16:00etan hitzordua jarri da  frontoian. Bertatik kalejiran joateko asmoa dago tren geltokiraino, eta Zarautzetik martxan datozenei harrera egingo zaie tren geltokian bertan: “Asteartean Usurbilen izango ditugu. 16:00etan frontoian elkartu ondoren 16:24tan tren geltokian harrera. Eman diezaiegun denon artean merezi duten harrera!”

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s