Uztailaren 29an Zubietako jaietan sagardo dastaketa eta I. Puntu Txapelketa

Uztailaren 29an (larunbata) Zubietako Herri Jaietako egitarauaren barruan sagardo dastaketa burutuko da, eguerdiko 12:00etan, errebote plazan. Zubieta, Aginaga, Usurbil, Aia, Astigarraga, Igeldo eta Adunako sagardoa dastatzeko aukera egongo da: “Datorren larunbatean, eguerdiko 12:00tan, Sagardo dastaketa izango dugu Zubietako Errebote plazan! Hamaika sagardotegi dastagai!”.

Hona hemen parteko duten sagardotegiak:

  • Araeta (Zubieta)
  • Iruin (Zubieta)
  • Aialde Berri (Usurbil)
  • Arratzain (Usurbil)
  • Saizar (Usurbil)
  • Urdaira (Aginaga)
  • Alorrenea (Astigarraga)
  • Izeta (Aia)
  • Satxota (Aia)
  • Zabala (Aduna)
  • Kalonge (Igeldo)

I. puntu txapelketa

Lehen Puntu Txapelketa Zubietako jaietako ekimen berria izango da. Hona hemen antoltzaileen argibideak:

  • Erantzun paper batean nahi den puntuari edo biei eta nahi beste aldiz.
  • Idatzi izena, abizena eta telefonoa paperaren atzekaldean.
  • Alamandegin, Barazarren edo plazako txosnan dauden bertso-kutxetan sartu.
  • Erantzun guztiak irakurri egingo dira eta onenak saritu.

Puntuak:

  1. Gustokoa al dezu zuk bertsolaritza?
  2. Nola ikusten duzu zuk gaur Zubieta?

Sari banaketa uztailaren 29an (larunbata), sagardo dastaketan egingo da, eguerdiko 13:00ak aldera. Sariak hauek izango dira:

  1. Txapela eta sari berezia.
  2. Bizitza aldatzeko aukera eta sari berezia.
  3. Aratz jatetxean bazkaltzeko aukera eta sari berezia.

Uztailaren 30ean mus txapelketa

Zubietako herri jaien egitarauaren barruan, uztailaren 30ean (igandea) mus txapelta burutuko da. Izen ematea 15:30ean hasi eta 16:00etan amaituko da eta bikoteko 20€ ordaindu beharko da. Antolatzaileek sari ederrak lortu dituzte finalera iristen diren lau bikoteentzako

  1. Arkume bat, marisko lotea eta bi txanpain botila.
  2. Txerrikume bat, bi txangurro eta bi ardo botila.
  3. Bi txuleta eta bi sagardo botila.
  4. Gazta bat eta bi sagardo botila.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s