Haimar Zubeldia Taldeak Donostiako Klasikan Haimarri animatzeko deia egin du

Haimar Zubeldia usurbildar txirrindulariak pasa den astean ibilbide profesionala uztera doala iragarri zuen Frantziako Tourrean. Aurretik ordea, larunbat honetan (uztailak 29) ospatuko den Donostiako Klasikan parte hartuko du eta 20 urteko ibilbide profesionalari agurra emango dio. Donostiako Klasika Usurbildik ere igaroko da eta egun horretarako Haimar Zubeldia Taldeak hainbat hitzordu  antolatu ditu. Usurbildarra animatu eta babesteko deia egin dute.

Haimarrek berak lasterketari hasiera emango dio, lehen zenbakidun dortsala jantzita eramango du. Klasika Usurbildik ere igaroko denez herritik pasatzen ere merezitako agurra jasoko du eta proba amaieran ere aukera egongo da.

Deialdiak

  • 11:15 Lasterketaren hasiera Donostiako Bulebarrean. Zinta mozketa Haimar Zubeldiaren eskutik.
  • 11:45 Donostiako Klasika Usurbildik igaroko da. Atxegalde parean Haimar animatzeko deia egin dute.
  • 16:00 Kamiseta edo alkondara gorriak jantzita proba amaierara, Donostiako Bulebarrera gerturatzeko deia, Haimar azken metroetan animatu eta gero merezitako agurra ematera. Kolore gorriko Peña Zubeldiaren kamisetak Errazkin txirrinda dendan eskura ditzakezue aurrez. Saltoki berean lortu ditzakezue baita, “Eskerrik asko Haimar” dioten banderolak.

Donostiako Klasikaren ibilbidea (231 km)

  • 27,3. km: Meaga (3. mailakoa)
  • 60,5. km: Iturburu (2. mailakoa)
  • 82,2. km: Alkiza (3. mailakoa)
  • 137,3. km: Jaizkibel (1. mailakoa)
  • 149,3. km: Irun (tarteko esprinta)
  • 160,1. km: Arkale (2. mailakoa)
  • 163. km: Oiartzun (tarteko esprinta)
  • 177,5. km: Jaizkibel (1. mailakoa)
  • 189,4. km: Oiartzun (tarteko esprinta)
  • 215. km: Boulevard (helmugatik lehen pasoa)
  • 223,9. km: Murgil (2. mailakoa)
  • 231. km: Boulevard (helmuga)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s