Uztailaren 25ean usurbildarrek ongietorri bikaina eskaini zieten Udako Kalera Martxako lagunei

Arg.: Xingola

Udako Kalera Martxaren 6. ibilbidea Usurbildik igaro zen pasa den asteartean. Getariatik Hernanira bidean, Usurbildik igarotzeko tartea hartu zuten martxan parte hartzen ari diren lagunek. Usurbildarrek beste behin ere ez genuen huts egin eta tren geltokian merezitako ongietorria eskaini genien martxako kideei.

Getaririk Zarautzera oinez, Zarautzetik Usurbilera trenez eta Usurbildik berriz oinez Hernanira. Ibilbidean hamaika ikusteko, bizipen ugari izan zituzten martxako kideek: “Gaur espero baino beranduxeago ibili gara goizean. Izan ere, jende pila bat gerturatu da izena ematera eta irteera atzeratu egin da. Erritmoa, baina hartu dugu, bai horixe. Andoni Ortuzar jeltzalea martxan ikusi dugu. Ez, ez gure martxan, bere martxan baizik. Ondotik pasatu da. Gu Getariatik Zarautzera gindoazen eta bera alderantzizko bidea eginez zihoan. Guk presoak, iheslariak eta deportatuak kalean egoteko eskatzen geunden bitartean, bera kontrako norabidean joan da, bere maisu Mariano Rajoy ibiltzeko darabilen modu xelebre hori imitatu nahian. Beste behin ere, auzolotsa sentitu dugu. Bistan da: Orturentzat eta buruzagi jeltzaleentzat presoen auzia ez da garrantzitsua. Guretzat, eta jendarteko esparru zabal batentzat, bai. Hain zuzen, Zarautzera iritsitakoan, Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak hedabideen aurrean nabarmendu du lehentasunezkoa dela euskal preso politikoak etxeratzeko bide-orri bat adostea euskal gizartearen baitan. Armagabetzearen aferak frogatu zuen Estatuak boteretsuak direla baina ez direla inondik inora garaitezinak. Komentzituta gaude herri mobilizazioarekin eta eragileen eta instituzioen arteko elkarlanaren bidez lortuko dugula euskal preso politikoak kalera ateratzea, lortuko dugula errefuxiaturik gabeko eta deportaturik gabeko etorkizun bat”.

Presoen aldeko mezua zabaldu zuten Zarautzen, normaltasuna eta bizikidetza lortzeko, presoek eta iheslariek kalean egon behar dutela aldarrikatuz. Turistei egoera politikoa zein den azaldu zieten. Eta inguruetan zebilen jende asko batu zen ekimenera: “Ehunka lagunek presoak kalera! oihukatu dugu. Ozen. Egunez egun, gero eta indar handiagoa hartzen ari da Kalera Martxa, horrela errazago eragingo dugu. Errepidetik oinez, mendiz eta barkuz ibili gara orain arte. Arratsalde honetan, ordea, trena hartu dugu, Zarauztik Usurbilera. usurbildarrek besoak zabalik hartu gaituzte. Kalera Kalera dinamikarentzat leku berezia da Usurbil han hasi baitzuen ibilbidea. Gabonetan bezala, probalekuan eseri gara. Eta Hernanin demasa izan da. Jendetza, giroa, aldarrikapena! Nekea eta emozioak pilatzen ari zaizkigu ibiltarioi. Azken txanpara iristen ari gara. Gogotsu gaude bihar ere ekiteko”.

Argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Xingola

Bideoak

Bideoa: Xingola

Bideoa: Sortu Euskal Herria

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s