Kepa del Hoyo preso politikoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea Usurbilen

Kepa del Hoyo preso politiko galdakoztarraren heriotzaren berri izan dugu gaur.  Haren gertukoek zabaldu dutenez, bihotzekoak jota hil da euskal presoa. Hogei urte zeramatzan espetxean. Egoera hau salatzeko hainbat deialdi egin dira.

Abuztuak 1, asteartea

  • Usurbilgo Mikel Laboa plazan elkarretaratzea, 19:30etan.

Abuztuak 2, asteazkena

  • Ekitaldia Galdakaoko tanatorioan.

Abuztuak 5, larunbata

  • Manifestazioa nazionala Galdakaoko udal plazatik hasita, 18:00tan.

ETXERAT ELKARTEA

Urtero Etxerat Elkarteak Azpeitiako Loiolako Santutegiaren aurrean egiten duen elkarretaratzea baliatuz, premiazko prentsaurrekoa emango du Hotel Arrupe aurrean euren balorazioa eman eta senide eta lagunei babesa eta elkartasuna helarazteko.

“Bihar, abuztuak 1, 10:30etan Azpeitiako Loiolako Santutegian euskal preso politikoen senitarteko eta lagunek sufritzen jarraitzen dugun dispertsio politika salatu eta, bide batez, EAEko lehendakaria denari gure azken txostena emango diogu. Ondoren, 11:15etan urjentziazko prentsaurreko jendetsua eskainiko dugu. 

Gaiaren larritasuna ikusirik eta euskal preso politikoek pairatzen duten urrunketak sortzen dituen sailtasunengatik, Kepa del Hoyoren kasuan 750 kilometrotara kokatua dagoen Badajozeko espetxean zegoela, bihar arte ezin izango dugu kasu honen inguruko albiste berririk eskaini. Espetxe politika hiltzaileak beste biktima bat utzi du. Galdakaoko kide Kepa Del Hoyo gaur zendu da, Badajozeko espetxean, bere herritik ehundaka kilometrotara” .

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s