Irailaren 3an Enrique Abril errebote txapelketa hasiko da

Igandean (irailak 3) Enrique Abril errebote txapelketa hasiko da, denboraldiko lehiaketa ofizial goiztiarrena. Aurtengoa, berrogeita hamalaugarren aldia izango du errebote txapelketak. Lehia honekin hasiko da, hala, Gipuzkoako lehiaketa ofizialen 2017-2018 denboraldia. Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatuko dira:

  • Gipuzkoa: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta).
  • Lapurdi: Luzean (Donibane Lohizune).

Gipuzkoako Pilota Federazioa 1963an hasi zen errebote txapelketa antolatzen. Enrique Abril pilotari eta dibulgatzailearen izenarekin, berriz, 1975etik jokatzen da. Gipuzkoan errebotea gorde den plazetan jokatzen da txapelketa: Gipuzkoan Zubietan eta Villabonan soilik jokatu izan da urte luzez; gerora, Oiartzunen ere jokatzen hasi ziren.

itzuli bateko ligaxka irailaren 3tik 24ra

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 3tik 24ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren taldeek finalerdia jokatuko dute, partida batera, urriaren 1ean (eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).

Finala urriaren 8an Oiartzunen

Irabazleak finala jokatuko du, lehenengo faseko aurreneko sailkatuaren aurka. Finala Oiartzungo plazan jokatuko da, printzipioz, urriaren 8an.

Egutegia

Data Ordua Frontoia
Etxekoa
Kanpokoa
Jardunaldia 1 
2017/09/03
11:30
VILLABONA – Plaza
LUZEAN
BEHAR ZANA
2017/09/10
10:00
OIARTZUN – Plaza
TXOST
ZUBIETA
Jardunaldia 2 
2017/09/17
11:00
OIARTZUN – Plaza
TXOST
BEHAR ZANA
2017/09/17
11:30
ZUBIETA – Plaza
ZUBIETA
LUZEAN
 Jardunaldia 3 
2017/09/24
11:00
ZUBIETA – Plaza
BEHAR ZANA
ZUBIETA
2017/09/24
11:00
OIARTZUN – Plaza
LUZEAN
TXOST

Gorria = Behin behinekoa.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s