“Mundualdia Usurbilen” kartel-egitarauaren diseinu lehiaketako proposamenak aurkezteko epea zabalik

Hiru urtez Herrianitza eguna ospatu ondoren aurten, urriaren 22an (igandea)  Mundualdia Usurbilen eguna ospatuko da. Dagoeneko Udala prestaketa lanetan dihardu eta horietako bat  “Mundualdia Usurbilen” kartel-egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa izango da.

Lehiaketaren oinarriak

  • NORI ZUZENDUA: Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean. Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke.
  • SARIA: Lehiaketa irabazten duenak 200 euroko saria jasoko du.
  • LANA NOIZ ETA NON AURKEZTU: Lanak entregatzeko eguna luzatu egin da da, hasiera batean irailaren 1ean aurkeztu behar ziren baina orain irailaren 22 baino lehenago erregistratu behar dira Usurbilgo Udaleko erregistroan edo postaz bidali beharko dira (Usurbilgo Udala. Jose Martin Sagardia Plaza z.g. 20170 Usurbil). Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalera erregistroa@usurbil.eus helbidera.
  • LANA NOLA EGIN ETA NOLA AURKEZTU: Egitarauaren diseinua egiterakoan, egitarauaren testua txertatzeko aukera eman behar duela aurreikusi behar da. (Behin betiko testua txertatu beharko du). Horretaz gain, Usurbilgo Udaleko logoa ere eduki beharko du. Mundualdia Usurbilen kartel-egitaraua euskaraz eta gazteleraz egingo da; euskarak lehentasuna izango du. Beste hizkuntzak bertan agertzea ere baloratuko da. Lanaren neurria librea izango da. Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive batean, aurkeztu beharko da eta PDF formatuan egongo da. Lan irabazlea aukeratzerakoan, epaimahaiak kontuan izango du lana inprimatzeak izango duen kostua. Inprimaketa kostuak, beti ere, bat etorri behar du udalak aurreikusita duen aurrekontuarekin. Gehiegizko gastua lana baztertzeko arrazoia izan liteke. Erabakia hartzeko orduan, garrantzi handia emango zaio, besteak beste, egitaraua erraz irakurtzeko modukoa izateari eta gaiarekin harreman zuzena izateari Proposamen bakoitzeko, bi kartazal aurkeztuko dira, –A eta B –, eta hauen kanpoaldean, ondoko datuok jasoko dira: Egilearen izengoitia, A edo B kartazala den (kasuaren arabera) eta  Mundualdia Usurbilen kartel-egitarauaren lehiaketa.
  • A kartazala: aurkezleari buruzko datuak bilduko dira: izen-abizenak edo elkartearen izena, IFZ/IFK, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta hura identifikatzeko behar den beste edozein datu.
  • B kartazalean: proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean eta paperean. Kartazaletan eta B kartazaleko dokumentazioan izengoitia ez den beste izenik erabiltzen
    bada identifikatzeko, eta izen horrek parte-hartzailea zein den jakiteko bidea ematen badu, parte hartzaile hori lehiaketatik kanpo geldituko da.
  • EPAIMAHAIA: Epaimahaia Mundualdia Usurbilen antolakuntzako kide batek, parekidetasun eta aniztasuneko zinegotzi eta teknikariak eta Udaleko komunikazio arduradunak osatuko dute.
  • OHARRAK:  Aurkeztutako lanetan hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar da. Pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatu behar da. Izan ere, emakumezkoak eta gizonezkoak neurri berean ekintzaile eta protagonista modura agertu behar dira, 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak agintzen duen modura.
    Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar besteko kalitaterik. Lanaren jatorrizko diseinuak inprimatzerakoan, aldaketaren bat izan lezake. Irabazleak,
    kartel-egitarauko azken aldaketak egin beharko ditu inprentara eraman aurretik. Hautatutako diseinuaren egileak Usurbilgo Udalari lagatzen dizkio ustiapen eskubideak. Lehiaketara aurkeztutako lanekin Udalak erakusketa bat egin lezake. Lehiaketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarri hauek onartzea.
  • Argibide gehiago: 943 371951 / erregistroa@usurbil.eus

Informazio gehiago: www.usurbil.eus

One response to ““Mundualdia Usurbilen” kartel-egitarauaren diseinu lehiaketako proposamenak aurkezteko epea zabalik

  1. Pingback-a: Irailaren 13an “Mundualdia Usurbilen” eguna antolatzen laguntzeko bilera irekia Potxoenean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s