Irailaren 14, 15 eta 16an “Jauzi! Antzerki Egunak” ospatuko dira Usurbilen

Muxurbil Antzerki Taldeak eta Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak (EHAZE) Usurbilgo Udalaren laguntzarekin, transgresioaren inguruko “Jauzi! Antzerki Egunak” antolatu dituzte irailaren 14, 15 eta 16rako. Egun horietan mahai inguru eta antzezlanekin batera, kale antzerki jira modukoa ospatuko da. Girotzen hasteko, ostiral honetan (irailak 8) Lasarte-Oriako Dantzarinak kalejiran ibiliko dira herrian zehar.

Egitaraua

Irailak 8, ostirala

  • 19:30 Lasarte-Oriako Dantzarinen kalejira Kaxkoan barrena. Jauzi! Antzerki Egunen baitan, irailaren 14an antolatu duten antzerki pieza laburrez osaturiko kale ekintza musikatuaren antzeko ibilbidea osatuko dute tabernen bueltan.

Irailak 14, osteguna

  • 19:00 Kale ekintza musikatua. Usurbilgo hainbat txokotan pieza desberdinak ikusteko aukera egongo da; Daltonak taldeak “Lapur depresiboak”, eta Muxurbilek “Gure heroiak” usurbildarrak. Gorka Zubeldia eta Eñaut Gantxegi transfugek “Opor politikoak” izeneko lana eskainiko dute.

Irailak 15, ostirala

  • 19:00 “Transgresioa, tabua ala desira?” mahai ingurua Sutegiko auditorioan. Hizlariak: Kattalin Miner, Oier Gillan eta Manex Fuchs.
  • 21:00 “Tentexut” zizka mizkak Sutegin.
  • 22:00 “Hozkailua” antzezlana Sutegiko auditorioan. Zuzendaria: Manex Fuchs. Idazlea: Inai Iturriaga. Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia. Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).  Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.

Irailak 16, larunbata

  • 11:00 Zirku jostaldia Santueneko frontoian. Haur eta gaztetxoentzako ekintza izango da. Sarrera doan. Santueneko festekin bat eginez, zirku tailerra.
  • 18:00 “Zatarraren edertasuna” ikastaroa Sutegiko auditorioan. Aktore eta zuzendaria: Iñaki Zirrausta.  Ikastaro berezia, ohiko antzerkitik aldendu eta lan egiteko modu berriak arakatuaz. Sarrera: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).
  • 21:00 “Tentexut” zizka mizkak Sutegin.
  • 22:00 “Fakiu” antzezlana Sutegiko auditorioan. ATX Teatro-ren lana. Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta. Idazlea: Fredi Paia. Aktoreak: Belen Cruz, Sandra Fdez. Agirre eta Gabriel Ocina. Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).  Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra… eta nola ez… biolentzia.  Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak. Ezin izango genuke bizi hauetako bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango.

2016ko Jauzi! Antzerki Egunak Usurbilen (bideoa Noaua!)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s