Irailaren 16an GEDk antolatuta Kataluaniko erreferenduma babesteko manifestazioa Bilbon

Gure Esku Dago mugimenduak urriaren 1ean Katalunian deitua dagoen erreferenduma babesteko manifestazioa deitu. Manifestazioa irailaren 16an (larunbata) izango da, Bilbon eta arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Kasillatik “Demokrazia. Bozkatu erabakitzeko” lemapean.

Usurbilgo Gure Esku Dagok manifestaziora joateko autobusa antolatu du. Irailaren 14ra arte eman daiteke izena leku hauetan:

  • Artzabal, Aitzaga, Patri eta Alamandegi tabernetan.
  • Santuenea eta Aginagako Zahar egoitzetan.

Autobusa manifestazioa hasi baino bi ordu lehenago abiatuko da Usurbildik, arratsaldeko 15:30ean Oiardo Kiroldegi paretik.

Gure Esku Dago

“Gure Esku Dagok demokrazian eta erabakitzeko eskubidearen defentsan oinarritzen den ekimen bat abiatu du. Urriaren 1eko erreferendumari babesa ematea da ekimenaren helburua. Izan ere, erreferendum hori Kataluniako herritarren borondate demokratikoaren ondorio da.

Une historiko honetan, Kataluniako herriarekiko elkartasun nahia euskal herritarren artean nagusi delakoan, manifestazio jendetsu bat antolatzea da Gure Esku Dagoren asmoa. Manifestazioa irailaren 16an egitea aurreikusi da, Bilbon. Mobilizazioa herritarra, anitza eta bateratzailea izango da, eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden sektore guztiak barnebiltzeko borondatea du. Kataluniako egoera hurbiletik jarraituko dugu datozen asteotan eta, irailaren hasieran emango ditugu xehetasun gehiago, unean uneko testuinguruaren baitan.

Uste dugu katalanen ahaleginak merezi duela une honetan euskal herritarron babesa, bultzada eta beroa; orain, inoiz baino gehiago. Erreferendumak posible izan behar du. Gure babesak balio behar du zigor bidea eta neurri errepresiboak alde batera geldi daitezen. Auzi politikoetan ez dute tokirik.

Irailaren 16an Bilbon begirunea eta errespetua adieraziko diogu Kataluniako herritarren gehiengoaren borondateari; hau da, herritarrek etorkizuna erreferendum baten bidez erabakitzeari. Erabakitzeko bozkatzea demokrazia baita. Demokrazia besterik ez. Gaur ere gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Kataluniako herritarrei. Ez zaudete bakarrik. No esteu sols. Estem amb vosaltres”.

Informazio gehiago

One response to “Irailaren 16an GEDk antolatuta Kataluaniko erreferenduma babesteko manifestazioa Bilbon

  1. Pingback-a: Irailaren 16an Independentistak Sareak Bilboko manifestaziora joateko deia egin du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s