Irailaren 16an Alkartasuna Kooperatibak basalandare-xaboiak tailerra eskainiko du

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak irailaren 16an (larunbata) basalandare-xaboiak tailerra eskainiko du. Lau orduko tailerra izango da, 09:00etatik 13:00etara, Usurbilgo Potxoenean Kultur Etxean.

Irakasleak

  • Jone Aldabaldetreku, Nekazal Injiniari Teknikoa.
  • Rita Aldabaldetreku, Irudi Erregistroa teknikan esperientziaduna.

Helburuak

  • Xaboien inguruko historia pixka bat ezagutuko da.
  • Eskuko-xaboia nola sortzen den ikasiko da.
  • Osagai ezberdinak zein dositan erabili behar diren landuko da.
  • Bere oinarrizko eta aukerazko osagaien inguruan hitz egingo da.
  • Eskuko-xaboi ezberdinak egingo dira eta partaide bakoitzak gutxienez hauetako bat eramango du etxera.

Metodologia

  • Arbelean marraztuaz eta azalpenak entzunaz bereganatuko dira aurreko atalean aipatutako kontzeptuak.
  • Xaboiak egiteko erabili beharreko materialak eta osagaiak eskura egongo dira. Azalpenak, materialak zuzenean erakutsiz egingo dira.
  • Xaboia egiteko oinarrizko azalpenak bereganatuta, gehienez lau pertsonako talde ezberdinek xaboi mota ezberdinak egingo dituzte.

Beharrezko materiala

  • Ikasleek yogourt ontziak (moldeak) ekarri beharko dituzte.

Izen ematea

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s