Kalera Kalerak igandean Donostian egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Kalera Kalera dinamikatik iganderako, irailak 10, manifestazioa deitu du “Kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera!” lemapean. Manifestazioa eguerdiko 13:30ean Bulebarretik abiatuko da. Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia izanik, jendetza espero da egun horretarako Gipuzkoako hiriburuan. Antolatzaileek herritar guztiei dei egin diete ekimenera batzera: “Presoen auzia ez da ezker abertzalearen ardura bakarrik; herri honetan gatazka gogorra egon da, eta horren ondorio baizik ez dira euskal errepresaliatuak”.

Kalera kalerak abuztuan egindako agerraldia

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) presoak kaleratzeko bide orria adostera deitua du eta honen arira, Kalera Kalera-k premiazko jotzen du eragile guztien artean bide orri komun eta egoki bat osatzea, zehazki, helburuak eta urgentziak ondo finkatzea: “Preso eriak, adinekoak eta luzaroan espetxean daudenak askatzea, presoen sakabanaketa amaitzea eta preso guztiak libre geratzeko plangintza integral bat eratzea eskatzen dugu. Bake bideak ez du onartzen alderdi politikoen interesei begiratzea, herri honen behar eta interesei baizik”.

a

Kalera kalera

“Euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetan nahi eta behar ditugu. Maite ditugulako / zaituztegulako gure aldamenean nahi/behar zaituztegu.

Abiatu berri den kurtso politikorako gauza bat eskatu nahi diegu eragile sozial, sindikal eta politikoei, aintzat hartzeko, eta beraien agenda politikoan sartu dezatela presoen auzia. Herri honek bakea eta askatasuna merezi dituelako. Eta bakea lortzea guztion ardura denez, guztioi dagokigu elkarrekin beharrezkoak ditugun lanabes egokiak sortzea.

Aipatutako helburu horiek gauzatzeko herri honetako eragile politiko, sozial eta instituzional guztien parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Garbi dugulako presoen afera ez dela ezker abertzalearen ardura bakarrik, herri honetan gatazka gogorra egon da eta horren ondorio baizik ez dira dira euskal errepresaliatuak. Beraz, ez dezagun errealitate honen aurrean beste alde batetara begiratu.

Arduraz jokatzeko unea heldu da. Bakearen bidean asko dago egiteko, hori dela eta premiazkoa da eragile guztien artean bide-orri komun eta egoki bat osatzea. Helburu eta urgentziak ondo finkatuz; larriki gaixo diren presoak, adinekoak, urte asko espetxean daramatenak, sakabanaketaren amaiera, eta guztiak espetxeetatik irten daitezen plangintza integral bat osatzeko kontsentsutik eta akordiotik ekin behar diogu. Bakearen bideak ez du onartzen alderdi politikoen interesei begiratzea, herri honen behar eta interesei baizik.

Heldu da ordua aurreko fasea modu iraunkor eta egokian ixteko. Gure ahalegin guztiak horren alde jarri behar ditugu eta jarriko ditugu. Herri honetan ez delako benetako bakea eta elkarbizitza izango sufrimenduak irauten duen bitartean. Euskal preso, iheslari, deportatu eta haien senideen sufrimenduak irauten duen bitartean. Guztion artean sufrimendu honekin, zentzugabekeria honekin, bortizkeria mota honekin amaitzeko, ahaleginean sakontzea ezinbestekoa dugu.

Herri honek, gure seme-alabek, merezi dute ahalegin hau, merezi dute bakean eta askatasunean bizi ahal.

Guzti honengatik, guzti honi bultzada emateko, Kalera Kalera dinamikatik datorren irailaren 10ean igandean eguerdiko 13:30ean Bulebarretik abiatuta burutuko dugun manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari. Urratsez urrats, Kalera Kalera, Bakea Eta Askatasuna Irabaztera!”.

www.kalerakalera.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s