Irailaren 16an Independentistak Sareak Bilboko manifestaziora joateko deia egin du

Independentistak Sareak irailaren 16an (larunbata) Gure Esku Dagok antolatuta demokraziaren eta Kataluniako burujabetza prozesuaren alde Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin du. Manifestazioa Bilboko La Casillatik hasiko da arratsaldeko 17:30ean.

a

Independentistak sarea

“Prozesu soberanista katalanak aurrera darrai eta segur aski sakoneko aldaketak ekarriko ditu Kataluniarako zuzenean, eta, aldi berean, espainiar Estatu osorako eta bereziki Euskal Herrirako ere. Urriaren 1erako deituta dagoen erreferenduma inflesio puntu nabarmena da prozesuan eta, horrexegatik, espainiar Estatua bitarteko guztiak erabiltzen ari da galdeketa burutu ez dadin.

Erreferendumean argi eta garbi galdetuko zaie herritar katalanei ea Katalunia estatu independientea izatea nahi duten ala ez. Ondoren herritarren hitza eta borondatearen arabera egingo da etorkizuna eraikitzeko bidea. Urrats erabakigarria, prozesu osoan zehar katalanek egiten ari diren ariketa demokratiko eredugarrian.

Prozesu honetan katalanek beste jokatzen dugu geuk ere. Espainiar Estatuak, prozesu soberanista katalana eragotzi eta porrot eginaraziz, independentismoari aukera eta bide guztiak itxi nahi dizkio Katalunian zein Euskal Herrian. Katalanen borroka gure borroka da. Demokrazia, askatasuna eta etorkizuna jokoan daude, han eta hemen. Jadanik ez da nahikoa Kataluniara begira egotea eta elkartasuna adieraztea, Euskal Herrian ere erasoei kementsu erantzuteko ordua da.

Herri katalanak datorren asteleheneko Diadan egingo duen indar erakustaren ondoren, guztiz beharrezkoa da euskal herritarrok ere gure indarra kalean agertzea. Horrexegatik irailaren 16an Bilboko kaleak leporaino bete behar ditugu mundu guztiari erakusteko euskal herritarrok herri katalanarekin bat eginik gaudela eta lau haizetara zabaltzeko demokraziaren eta askatasunaren aldeko oihua. Katalunia · Euskal Herria, bi herri, borroka bakarra! Irailaren 16an denok Bilbora!”.

www.independentistak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s