Ernai: “Ez dugu baimenik eskatuko libre bizitzeko, bizitzea hori baita, posizionatzea”

Arg.: Ernai

“Baimenik ez aske izateko” leloa erabiliko du Ernaik irailaren 28ra bitarteko kanpainan Kataluniako autodeterminazio prozesuarekin elkartasunean. Ernairen kanpaina aurkezteko pasa den astean 200 bat gaztek agerraldia egin zuten. Gazte antolakundearen arabera, inork ez du historian baimenik eskatu aske izateko, eta Katalunian egiten ari diren bezala, Euskal Herriak desobedientziaren bidea hartu beharko lukeela independentzia lortzeko.

Irailaren 28an mobilizazioak

Hilabete osoko dinamika aurkeztu dute Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren alde eta irailaren 28an (osteguna) herri eta auzo guztietan mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.

a

Gure Esku Dagok urriaren 1eko erreferendumean parte hartzeko eskubidearen alde mobilizazioa egingo du irailaren 16ean Bilbon “Bozkatu erabakitzeko” eta “Demokrazia” lelopean. Mobilizazio herritarra, anitza eta bateratzailea izango dela adierazi du Ernaik eta desberdintasunen gainetik, erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritar eta sektore guztiak barnebiltzeko dei egin du gazte mugimenduak.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s