Gaur 18:00tatik 20:30etara odol ematea Usurbilgo anbulategian

Gaur, irailak 11 (astelehena), Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak odola emateko hitzordua jarri du. Odol ematea 18:00tatik 20:30etara egingo  da. Ohi bezala, hitzordua anbulategian izango da.

Ohiko odol emanaldia

Odola emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen, eta 10 minutu eskas behar dira hori egiteko.

  • Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.
  • Pertsona batek urtean gehienez zenbat aldiz eman dezake odola?
    Gizonek 4 aldiz
    – Emakumeek 3 aldiz
  • Odola ateratzeko tresna guztiak behin bakarrik erabiltzen dira, horregatik inork ezin du inolako gaixotasunik harrapatu odola emategatik.
  • Besoa tolestatzeko aldean dauden zainetako batetik ateratzen da odola.
  • Odola eman ondoren emaileari mokadutxo bat eskaintzen zaio.
  • Odola emateko zentrotik ateratzen denerako organismoa ondo dago.

Gutxieneko baldintzak

18 eta 70 urte artean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasunaz ondo egotea eta eta gure odolaren bitartez kutsatu daitekeen gaixotasunaren bat hartzeko bidea izan litekeen arrisku praktikarik egin ez izana.

Nahi izanez gero, informazio gehiago jaitsi dezakezu PDF hauen bidez:

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s