Usadioari jarraituz, oriotarrek irabazitako Kontxako bandera Usurbilgo Kale Nagusitik pasa da

Kontxako Bandera Usurbilgo Kale Nagustik pasa zen unea (Arg.: Xingola)

Atzo Donostiako Kontxako bi bandera jokatu ziren, emakumezkoena eta gizonezkoena; estropaden bigarren jardunaldia izan zen. Emakumezkoetan San Juaneko batelerak izan ziren azkarrenak eta gizonezkoetan Orioko arraunlariek lortu zuten zapi preziatua.

Emakumeak

Atzokoak eguraldiak baldintzatu egin zuen 2017ko Donostiako Kontxako bandera. Olatu indartsuek eta haizeak ezinezko egin zuten buia guztiak bere tokian jartzea emakumezkoen estropadarako, eta ondorioz, lehia bertan behera uztekotan izan ziren antolatzaileak. Baina azkenean, erlojupekoa egitea erabaki zuten. Kale bakarrean eta banaka irten ziren ontziak, eta erlojuaren aurkako lasterketan, San Juaneko batelerak izan ziren nabarmen azkarrenak.

Sailkapen orokorra

  1. San Juan                        24:07.98
  2. Hibaika                          24:22.86         + 14.88
  3. Mecos                             25:18.58         + 1:10.60
  4. Arraun Lagunak           25:19.68         + 1:11.70
  5. Orio                                 25:49.42        + 1:41.44
  6. Hernani                          26:12.98        + 2:05.00
  7. Donostiarra                   26:38.26        + 2:30.28
  8. Deustu                            26:40.24        + 2:32.26

Kontxa_Neskak_2017

Igandean bertan ospatu zuten San Juaneko arraunlariek eskuratutako laugarren bandera.

a

Gizonak

Lehen txandan Urdaibaik eta Hondarribiak markak hautsi zituzten arren,  atzokoan Oriok eraman zuen bandera hamar urteren ostean, zehazki 32. bandera. Emakumezkoekin gertatu moduan, gizonezkoen estropada ere zalantzan egon zen. Azken unean ordea, eta buiak bere tokietan jarrita, aurrera egitea erabaki zuten.

Urdaibaikoak ziren faborito bandera eskuratzeko, eurak izan baitziren azkarrenak lehen txandan. Ordea, eta lehen luzean bi traineruen arteko aldea segundo bakarrekoa zen arren, ziaboga egindakoan, ihes egin zuten Oriokoek, eta helmugan 24 segundoko aldea atera zieten Bermeokoei. Kaiku sartu zen hirugarren minutu bat eta sei segundora, eta Hondarribia laugarren minutu eta hogei segundora.

Sailkapen orokorra

  1. Orio                                40:43.02
  2. Bermeo-Urdaibai        40:57.52        + 14.50
  3. Kaiku                             41:54.26         + 1:11.24
  4. Hondarribia                 41:57.58         + 1:14.56
  5. San Juan                       43:23.22        + 2:40.20
  6. Zierbena                        43:30.64       + 2:47.62
  7. Donostiarra                  43:32.54       + 2:49.52
  8. Tiran                              43:41.94        + 2:58.92

Kontxa_gizonak_2017

Oriokoek estropada bukatu orduko hasi zituzten ospakizunak, eta igande arratsaldean, 20:00etan  harrera egin zieten udalean.

a

Kontxako bandera Usurbildik pasa da

Arratsaldeko 15:30ak aldera, Ostapeko sarretik Aizpurua autobusa bozina jotzen sartu zen. Kontxako bandera txoferraren leihotik atera eta Kale Nagusi guztia zeharkatu zuen autobusak, barruan Orioko arraunlariak oihuak botatzen zituzten bitartean. Bideoan ikusi daitekeen moduan, Patri jatetxeko terrazan bazkaltzen zeuden herritarrek harrera ezin hobea egin zieten arraunlariei.

Duela 10 urte pasa ziren azken aldiz oriotarrak Kale Nagusitik eta oraingo honetan ere ez dute huts egin. Momentuko irudiak ikusteko aukera izan dugu Xingolak grabatutako irudiei esker.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s