ARGIAk Jakoba Errekondo usurbildarraren “Landareak lantzen” gida-liburu berria kaleratu du

ARGIAk Jakoba Errekondo “Landareak lantzen” gida-liburu berria kaleratu du. Gida-liburu honetan landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola azaltzen da. Bi usurbildarrek osatu dute  gida-liburu hau, hitzak Jakoba Errekondok eta marrazkiak berriz Antton Olariaga irudigileak. Gida-liburu honen helburua 2018an norberaren denbora plazerez eta ganoraz antolatzeko tresna eraginkorra izatea da eta aldi berean agenda moduan erabiltzeko aukera izango du.

Argia: “Eskutan hartu orduko goxotasuna transmititzen du liburuak, gustu fina, zerbait atsegina. Antton Olariagaren azalak eta paper birziklatuak izango dute horretan zerikusia”.

Zer dago gida-liburu honetan?

  • Gida-liburuaren lehen orrietan urte sasoien azalpena, Euskal Herriko klima mapa eta urteko ilgora-ilbeheren eta ilberri-ilzaharren zikloen egutegiak daude.
  • 2018ko agenda. Hilabete bakoitzean Antton Olariagaren marrazkiak daude. Epe horretan zer lan egin behar diren eta nola azalpenak ematen dira: baratzean, fruitugintzan, lorategian edo basoan. Orrialde bakoitzak astebeteko agendaren orria erakusten du, esaera batekin. Lurra lantzen dutenek baliatu ahal izango dute aurten egun bakoitzean zer eta nola egin duten xehe idazteko, uzta datorrenean zertan asmatu den eta hurrengorako zer beste era batera egin, ondorioak atera ahal izan ditzaten. Lurra lantzen ez dutenek, bestelako lanen martxa eramateko baliatu ahalko dute, ohiko agenda moduan.
  • Gida-liburuaren amaierako orrietan baratzea egiteko zortzi urrats gida, zein landare zein landarerekin ongi edo gaizki moldatzen den taula eta barazki bakoitzak noiz uzta ematen duen agertzen duen taula, urtaroak planifikatzeko agertzen da.
  • Ongarriketari buruzko taulak agertzen dira, landare bakoitzak zer ongarri klasetik zenbat behar duen. Gaitzen tratamendu naturalak nola egin ere erakusten du.
  • Euskal Herri osoan ekologikoan ekoizten edo eraldatzen duten laborarien zerrenda, herri bakoitzean zein laborarik zer gai egiten duen aurkituko dugu.

12 euroan salgai ARGIAn

ARGIAren esanetan ikasteko, erabiltzeko, eta eguneroko bizitzako bizipenekin norberak aberasteko irekia dago gida-liburua. Agenda eskuratzeko ARGIAn egin behar da eskaria:

GIda-liburuaren Aurkezpenak

  • Irailak 20, asteazkena, Astigarragan: 19:00etan, lekua zehazteke.
  • Irailak 23, larunbata, Busturian, Axpe auzoan: 10:00etan, azoka ekologikoan.
  • Irailak 28, osteguna,Donostian: 11:30etan, Bretxako baserritarren azokan.
  • Irailak 28an, Azpeitian: 18:00etan, Kimu Baten.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s