Aginagako San Praixku jaiak irailaren 29an hasi eta urriaren 7an amaituko dira

Aginagako San Praixku jaiak irailaren 29 hasi eta urriren 7an amatuko dira. Aginagako Jai Batzordeak jaietara gerturatzeko deia egin die herritar guztiei: “Hemen gara, bueltan! Irailak 29, 30, urriak, 1, 4, 6 eta 7. San Praixkuk 2017, gerra emateko prest! Parranda on baten aurretik afari eder bat eta konpainia onean hobe! Herri afaria aurten irailak 30ean izango dugu! Aldapa maixuaren taldearen arraizopa, muiskuiluak saltsan, entsalada, txuletak, arrozesnea, kopa, kafea, txotxa… helduak 25€ eta haurrak 12€. Laister izango dira salgai!”.

Irailak 29, ostirala

Gora Herria Eguna

  • 18:00 Iazko jaietako argazki erakusketa.
  • 18:30 Txupinazoa txanpainarekin.
  • Jarraian, preso ohien mural borratzea.
  • 19:30 Patata tortilla lehiaketa.
  • Ondoren, tortilla afaria, lehiaketaren aitzakian.
  • 21:30 XV. Gizonezkoen palazko pilota finala eta XV. Gizonezkoen eskuzko pilota finala.

irailak 30, larunbata

Oilasko Biltzaileen Eguna

  • 05:30 Oilasko biltzaileen gosaria, suziriak bezala abiatzeko.
  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
  • 11:30 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.
  • 14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekañan.
  • 17:00 Haurren Molto Moto lasterketa, motorzaleena dirudiena garaile!
  • 18:00 Haurrentzako karaokea: AgiñaBision.
  • 19:00 Kantujira Usurbilgo lagunekin.
  • Bitartean, buruhandi bizi-biziak!
  • 21:00 Herri afaria. Txartelak aurrez salgai Aitzagan eta Aginagako Arraten. Helduenak 25 eurotan, haurrenak 12 eurotan.
  • 00:30 Txosnen irekiera.
  • 01:00 Erromeria frontoian: Oharkabe.
  • 04:00 Eliza Zaharrean: Seymar Dj.

Urriak 1, igandea

Referendum de Independencia

  • 07:00 Baratxuri zopa jana Atarialde Elkartean.
  • 09:00 Tiroplatoa.
  • 12:30 Aginagako haur dantzari taldearen ikuskizuna.
  • 17:00 Haurren pilota txapelketa herrikoia, frontoi txikian!
  • 18:30 Orbeldi dantza taldearen eskutik, dantza ikuskizun zoragarria frontoian.
  • Ondoren, piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

Urriak 4, asteazkena

San Praixku Eguna

  • 11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.
  • 18:00 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!
  • 18:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaituta.
  • Bitartean, XXXV. Topa Txapelketa herrikoia.

Urriak 6, ostirala

Umeen Eguna eta Gazteen Gaua

  • 10:00 Jolasak frontoian.
  • 13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.
  • 16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.
  • Segidan, txokolate goxo-goxoa.
  • 18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.
  • 19:30 Apar festa plazan.
  • 21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.
  • 00:00 Txosnen irekiera.
  • 01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.
  • Ondoren, Karaokea.
  • Segituan, euria goitik behera.

Urriak 7, larunbata

Gaupasa Eguna

  • 16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
  • 17:00 Txosnen irekiera.
  • 17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.
  • 18:00 Gorriti.
  • 19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.
  • 00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.
  • 04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.
  • Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

Oharra

Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s