EH Bilduko 50 alkate baino gehiagok elkartasuna eta babesa agertu diete Kataluniako 700 alkateei

Arg.: EH Bildu

EH Bilduko 50 alkate baino gehiagok elkartasuna eta babesa agertu diete Kataluniako erreferenduma antolatzen laguntzeko inputatuak izan diren alkateei. Espainiak Fiskaltzak deklaratzera deituko dituela iragarri du, erreferenduma antolatzeko neurririk hartuko balute delitua egiten arituko liratekeela ohartarazita. Agerraldian parte hartu zuten EH Bilduko alketeen artean Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea zegoen.

Arg.: EH Bildu

Atzoko agerraldian Ana Carrere Andoaingo alkateak eta Koldo Leoz Garciandia Lizarrakoak estatu espainiarraren jarrera gaitzetsi zuten: “Espainiako Estatuak berriro erakutsi du erantzun demokratikoa emateko ezintasuna. Demokraziaren jarduna errazteagatik 700 alkate baino gehiago deklaratzera deitzea salatzen dugu”. Halako egoera batean, EH Bilduko alkateek ere autodeterminazio eskubidearen alde egingo luketela ziurtatu dute.

EH Bilduren agerraldia

a

  • Urriaren 1ean egingo duten erreferenduma galarazteko Espainiako Gobernuak daukan jokabidearen barruan modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitu izana urrats esanguratsua da. Hedabideeak mehatxatu dituzte, funtzionariak ere bai, eta orain udal karguak jarri dituzte jomugan.
  • Lehenengo eta behin, gure babes eta elkartasuna agertu nahi diegu Fiskaltzak deklaratzera deitutako alkateei. Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea ez da onargarria. Herritarrek Kataluniaren etorkizuna erabaki ahal izateko eta beren iritzia eman ahal izateko hautes-ontziak jartzea errazteagatik alkateak inputatzea onartezina da.
  • Herritarrek beren botoa eman ahal izatea ahalbidetzeagatik 700 alkate baino gehiago juridikoki jazartzea erabat salagarria iruditzen zaigu.
  • Beste behin, Espainiako Estatua ez da gai modu demokratikoan aritzeko. Inposizioan eta itxikerian oinarritutako bere historiari eusten dio estatuak. Espainiako estatuak berriro ere erakutsi du erantzun demokratikoa emateko bere ezintasuna.
  • Egoera honen aurrean, guk geuk ere ahalbidetuko eta lagunduko genuke herritarrek prozesu demokratiko baten bidez beren autodeterminazio eskubidea praktikan jarri ahal izatea. Horregatik, beren jarrera demokratiko eta ausartagatik jazarriak izaten ari diren alkateen ondoan gaude.
  • Gure erantzukizun demokratikoari ezin diogu bizkarra erakutsi une honetan. Argi eta garbi diogu, 700 alkate horiek gure babesa eta elkartasuna dute. Eta Espainiako estatuari esan nahi diogu Kataluniako gizarteak bere etorkizuna modu askean erabakitzeko eskubide osoa daukala.

Udalbiltza

Udalbiltzako presidente Luis Intxauspek, EH Bilduko Hernaniko alkatea, Espainiako Estatuari leporatu dio Kataluniako erreferenduma eragozteko hartu dituen neurriekin oinarrizko ariketa demokratiko bat indarrez galazten aritzea: “Espainian herritarren borondateak ez du piperrik balio PPren eta PSOEren dantzan dabiltzan Auzitegi Konstituzionaleko epaileek hala diotelako”. Egoera bidegabea eta onartezina dela salatu du.

Intxauspek iragarri duenez, Udalbiltzak urriaren 1eko erreferendumaren antolakuntzan parte hartuko du, eta AMI Kataluniako independentziaren aldeko udalerrien elkartearekin harremanetan da horretarako.

Usurbilgo Udalak Diadarekin bat egin zuen

Arg.: Usurbilgo Udala

Irailaren 11n Katalunian Diada Eguna ospatu zen eta Usurbilgo Udalak babesa eta elkartasuna adierazi zion Kataluniako herriari. Ospakizun eta aldarriekin bat egiteaz gain, Katalunian aurrera begira dituzten asmoei atxikimendua adierazi zien Udalak.

Udalak udaletxeko balkoian Kataluniako bandera ezkertiarra jarri  zuen. Twitterren duen gunea baliatu zuen elkartasun mezua eta argazkia zabaltzeko:  “Usurbilen ere Diadarekin eta katalanen asmoekin bat egiten dugu. Endavant! (Aurrera!)”.

www.ehbildu.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s