Etxerat Elkarteak azken istripua salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu lau hiriburuetan

Etxerat Elkarteak Asier Garcia Justo euskal preso politikoaren bikoteak asteburu honetan trafiko istripua sufritu zuela jakinarazi du, Badajozeko espetxera bidean zela, Ruta de Plata inguruan. Etxeraten esanetan, istripuak nerbio-estutzea eragin dio lunbar zein zerbikaletan, eskubiko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea. Istripu hau urteko betederagitzarrena izan da.

Etxerat Elkartea: “Istripua Ruta de Platako 400 kilometroan sufritu zuen, Salamancatik 70 kilometrotara dagoen Bejar atzean utzi ondoren. Bere erraietik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskubiko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren. 

Istripuaren eraginez Asier Garcia Justoren bikoteak bere etxetik 706 kilometrotara kokatua dagoen Badajozeko espetxean zuen bisita galdu zuen eta, Bejarreko ospitalean hartatu ondoren, Urdulizeko ospitalera trasladatua izan zen atzo arratsaldean”. 

Ezbehar hau salatzeko eta Asier Garcia Justoren bikoteari elkartasuna adierazteko, Etxerat Elkarteak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

  • Iruñea: astelehena, irailak 18, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
  • Bilbo: asteartea, irailak 19, 19:00etan, Arriagan.
  • Donostia: asteazkena, irailak 20, 19:00etan, Udaletxean, Bulevard ondoan.
  • Gasteiz: asteazkena, irailak 20, 19:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s