La Sexta telebista kateak Usurbilgo hondakinen atez ateko bilketa sistemaren berri eman du. Erreportaje honetan Alaitz Aizpurua eta Irene Gartzia, Usurbilgo zinegotziak eta Nieves Rey, Ecoembes-eko komunikazio zuzendaria agertzen dira. Alaitzek atez atekoaren sistemaren azalpena egiten du eta Irenek berriz, etxean hondakinak nola sailkatzen dituen azaltzen du. Bideoan konpostaiaren eta bertziklapenaren alde usurbildarrok egiten ari garen lana goraipatzen da. Duela urte batzuk atez ateko bilketak sistemak arratoiak erakartzen zituen… orain etorkizuneko eredua da. Bejondaigula!
Sakatu goiko irudiari eta zuzenean La Sextako bideoa ikusi daiteke