Aitzaga Elkarteak azaroan 1ean antolatzen duen Artisautza Azokan izena emateko epea zabalik

Arg.: Xingola

Azaroaren 1ean (asteazkena) Aitzaga Elkarteak antolatzen duen 22. Usurbilgo Artisau Azoka ospatuko da herrian, goizetik eguerdira arte. Azoka honetan besteak beste bitxigintxa, larrugintza, egur lanketa, beira, keramika, otargintza, metalgintza, makrameak, harriak, ukenduak, pilotak, haziak… aurkituko ditugu.

Aitzaga Elkartea dagoeneko antolatzeko prestaketa lanetan hasi da. Azokan parte hartu nahi duten artisauei parte hartzeko deialdia luzatu diete. Parte hartu nahi dutenek urriaren 6ra (ostirala) arteko epea dute izen emateko, artisautzaazoka@gmail.com helbidera email bat idatzita. Antolatzaileek jakinarazi dute artisautza lantzen duen adierazlea duen agiria kontuan izango dutela eta antolatzailea bera ez dela arduratuko bertan gerta daitezkeen ezbeharretaz.

parte hartzeko oinarriak

  • Artisautza lantzea eskatzen da eta lehentasuna izango du.
  • Postuetan euskarak bere presentzia izatea eskatzen da.
  • Gehienez bi mahairentzako lekua izango da postu bakoitzean.
  • Dieta eta hamaiketakoa egongo da (postuan daudenentzat).
  • Postu bat baino gehiago jartzen duenak dieta bakarra jasoko du.
  • Antolatzaileek postuak aukeratzeko eskumena izango dute.

Beharren diren datuak

  • Izen abizenak.
  • Artisautza jarduera.
  • Telefono zenbakia edo helbide elektronikoa.
  • Artisautza lantzen duen adierazlea duen agiria kontuan izango da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s