Etxerat Elkartea Norvegian eta Finlandian euskal preso politikoen egoeraren berri ematen ari da

Urtzi Errazkin, Hanna-Marilla Zidan eta Gentzane Callejo (Arg.: Etxerat)

Etxerat Elkarteak bere delegazio bat Norvegia eta Finlandiara abiatu dela jakinarazi du, eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren bertako elkarteekin elkarrizketatzeko. Etxerat Elkartearen izenean, Urtzi Errazkin Etxerat Elkarteko bozeramailea eta Gentzane Callejo, Jagoba Codo euskal preso politikoaren izebak osatzen dute delegaritza.

Lehendabiziko bilera astelehen goizean (irailak 18) izan zen, Helsinkin eta bertan Vasemmistonuoret ezkerreko gazteen erakundeko burua den Hanna-Marilla Zidanekin bildu ziren.

Etxerat Elkartea: “Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea dugu bidaiaren helburua, eta bereziki, urraketa hoien ondorioak azaldu, alegia, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera”.

Europako Legebiltzarrean iaz egindako bisitan Etxerat Elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, ondoren, joan zen martxoan hain justu, Suitza eta Alemaniara eginiko bidaia eta ondoren Danimarka eta Suediara egindakoa.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s