Larunbatean Gure Esku Dagok Bilbon deitutako manifestazioan milaka herritarrek parte hartu zuten

Arg.: Dani Blanco (Argia)

Pasa den larunbatean Kataluniako erreferendumari babesa agertu zioten milaka herritarrek Bilboko kaleetan. Manifestazioa Gure Esku Dago herritar plataformak antolatu zuen, ‘Demokrazia’ eta ‘Bozkatu erabakitzeko’ lelopean. Usurbildarrak ere ekimen honetan parte hartu zuten. Usurbilgo Gure Esku Dagok autobusa antolatu zuen eta Bilbora joan aurretik taldeko argazkia atera zuten.

Arg.: Noaua!

Katalunia eta Euskal Herriaren arteko lotura nabarmentzen zuten keinuak izan ziren ibilbide osoan: ikurrinak eta senyerak elkarrekin, “gaur Katalunia, bihar Euskal Herria” zioen kartela, “independentzia” eta “votarem” oihuak. Keinu adierazgarrienetakoa, akaso, manifestariek behin baino gehiagotan L’Estaca abestia euskaraz abestu zutenekoa.

a

eragileetako ordezkaritza zabala

Manifestazioaren buruan ere eragileetako ordezkaritza zabala izan zen, tartean, Jasone Agirre eta Arnaldo Otegi (EH Bildu), Itxaso Atutxa, Joseba Egibar eta Jose Antonio Suso (EAJ), Garbiñe Aranburu (LAB), Txiki Muñoz (ELA), Txutxi Ariznabarreta (Independentistak Sarea) eta Begotxu Olaizola (ANC Euskal Herria) batzuk nabarmentzearren.

Gure Esku Dago

“Hemen gaude demokraziaren funtsa jokoan dagoelako, erabakitzeko eskubidearen erabilpena jokoan dagoelako, eta oinarrizko eskubideak jokoan daudelako. Kataluniako herritarren gehiengoaren borondatearen emaitza da erreferenduma eta Kataluniako erakundeek urrats hori egitea erabaki dute. Kataluniako lagunok, gure begirunea eta babesa dauzkazue, estem amb vosaltres. Bereziki jazarpen judizial eta poliziala jasaten ari diren hautetsiei, kargu politikoei, hedabideei eta gainerako herritarrei. Jaso ezazue elkarlanean aritzeko konpromisoa ere”.

Argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s