Usurbilgo EHBilduk Kataluniarekin bat egiteko gaur 19:00etan urgentziazko elkarretaratzea egingo du

Gaur, irailak 20 (asteazkena), Usurbilgo EHBilduk deituta urgentzizko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan arratsaldeko 19:00etan. Deialdi hau Euskal Herria osoan egin go da, gaur bertan EHBilduk egindako prentsaurrekoaren bitartez. Kataluniako herriak bizi duen errepresioa salatuko da elkarrataratze hauetan, Kataluniako herriari, urriaren 1erako deitu duten erreferendumari eta demokraziari babesa adieraztearekin batera.

Hamalau lagun atxilotu eta 22 miaketa

Epaileen agindua eskuetan, Kataluniako Gobernuaren hainbat egoitzatara joan da gaur goizean Guardia Zibila. Erreferendumarekin lotura duten frogak topatzea da operazioaren helburua, hainbat iturriren arabera. Hamalau lagun atxilotu dituzte, eta 22 miaketa egin. Jendetza elkartu da kalean, operazioaren kontra, eta bozkatzeko intentzioari eusten dietela esanez.

Usurbilgo EH Bildu

“Herri honek herri gisa erantzun behar dio Katalinian gertatzen ari denari. Gaur, elkarretaratzeak egingo ditugu herri guztietan. Usurbilen, 19:00etan, Mikel Laboa plazan”.

Usurbilgo Ernai

Independentistak sarea

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s