Irailaren 26an Usurbilgo Bota Punttuba bertso eskolan izena emateko aukera

Usurbilgo Bota Punttuba bertso eskola berriz martxan jartzeko deia egin da. Irailaren 26rako (asteartea) finkatu da izen emate eguna eta horretarako Usurbilgo bertsosale gaztetxo zein helduei dei egin zaie astearteko hitzordura gerturatzeko. Izen ematea Sutegiko atarian egingo da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Hitzei forma emanez
nork bere erara
gozatzeko aukera
Usurbilen bada
hitz-joko ta txisteen
zalea bazara
animatu ta zatoz
Bertso eskolara!!

Bota Punttuba bertso eskola

  • 9 urtetik gorako gaztetxoei eta helduei zuzendua dago.
  • Guztientzako saioen egutegi eta ordutegiak finkatu ditu Bota Punttubak.
  • Saio guztiak astearte arratsaldeetan izango dira: 18:00-19:00 artean gaztetxoenak, 19:00-20:00 artean helduenak.
  • Urteko kuota, 20 eurokoa.

OHARRA

Irailaren 26ko izen emate hitzordura bertaratu ezin duenak, inskripzioa bideratu eta argibide gehiago jasotzeko botapunttubabertsoeskola@gmail.com helbidera idatzi dezake.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s