Udarregi ikastolak ‘Lekaixoka!’ Kilometroak jaira joateko autobusa antolatu du

Igande honetan (irailak 24) Kilometroak jaiak ospatuko da Oñatin. Aurtengo antolatzailea Oñatiko Txantxiku Ikastola izango da. Jaia astebete aurreratu da Oñatiko San Migelekin bat ez egiteko. Urtero bezala antolakuntzatik hainbat ohar bideratu dira, horietako bat Oñatira joateko erarik egokiena garraio publikoa edo herrietan antolatzen diren autobusetan joatea dela. Usurbilen Udarregi ikastolak autobusa antolatu du eta izena emateko epea gaur (irailak 21) amaitzen da.

  • Irteera ordua eta lekua: 09:00etan Oiardo kiroldegi aurretik.
  • Itzultzeko ordua: 19:00etan Oñatin.
  • Prezioa: 10,50€
  • Gernika ibilbidea, 11. Telefonoa: 943 361 216. usurbil@ikastola.eus

a

KLIKmetroak

KLIKmetroak ekimenaren helburua  zirkuitu birtualari ahalik eta bira gehien ematea da. klikmetroak.kilometroak.eus webgunean sartu, bertan azaltzen den “Egin zure metroa” botoiaren gainean klik egin eta webgunean adierazten diren pausuak jarraituz erabiltzaile bakoitzak metro bana egin ahalko du.

Bisitari bakoitzak metro bat egin ahal izango du, eta hala, zenbat eta jende gehiagok parte hartu, orduan eta itzuli gehiago emango zaizkio zirkuitu birtualari. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, metro horren babesleak ekarpen ekonomikoa egingo dute Kilometroak jaiaren alde.

www.kilometroak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s