Usurbilgo Ernaik “Baimenik ez aske izateko” gazte argazkian parte hartzeko deia egin du

Larunbatean, irailak 23, Usurbilgo Ernaik Baimenik ez aske izateko” lemapean gazte argazki jendetsua aterako duela iragarri du. Argazkia eguerdiko 13:00etan aterako da, Usurbilgo dema plazan. Ekimen hau Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren alde Ernai Gazte Erakundea egiten ari den hilabete osoko dinamikaren testuinguruan kokatzen da.

Irailaren 28an manifestazioak hiriburuetan

Ernai gazte mugimenduak irailaren 28rako (osteguna) manifestazioak deitu hiriburuetan eta arratsaldean mobilizazio gehiago iragarri dituzte herri eta auzoetan.

  • Bilbo, 12:30, Plaza Eliptikoa.
  • Donostia, 12:00, Bulebarra.
  • Iruñea, 18:00, Ajos Plaza.
  • Gasteiz, 12:30, Andra Mari Zuria

Ernai

“Ernaiko militanteok herri honen askatasunaren historia idazteko gure konpromisoa berresten dugu eta bide horretan gure ekarpena egiteko dinamika abiatzera goaz. Irailaren 28an kalera irteteko eguna jarri dugu gazteok. Baimenik eskatu gabe aske izan nahi dugula aldarrikatzeko eguna. Ez dugu baimenik eskatuko historia idazteko, ez dugu baimenik eskatuko oraina eraikitzeko, ez dugu baimenik eskatuko libre bizitzeko. Bizitzea hori baita: posizionatzea. Atzo CUPek adierazi bezala: ara comença el mambo! Dei egiten diogu Euskal Herriko gazteriari irailaren 28an kalera irten eta Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna aldarrikatzera. Baimenik ez, aske izateko. Euskal Herriak independentzia!”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s