Asteartean arratsaldeko 18:00etan osoko ohiko bilkura Udaleko udalbatza aretoan

Astearte honetan, irailak 26, arratsaldeko 18:00etan, osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.

Gai zerrenda

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena: * 2017/07/26ko bilkura.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: uztailaren 17tik irailaren 15era (2017/0757- 2017/0960).
  3. 2017/0791 Dekretuaren berri ematea.
  4. Usurbilgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
  5. Usurbilgo Udalaren eta Izenpe SAren arteko lankidetza hitzarmena, Udal honek Erregistroko erakunde gisa jardun dezan, herritarren identifikaziorako eta sinadurarako bitarteko elektronikoak ematerako orduan.
  6. Udalak hilerri berrian eskainitako hilobien gaineko eskubideak esleitzea (9. lotea).
  7. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako SGERC-2 (Rezustaenea) Sistema Orokorraren Antolamendu Xehatuaren aldaketa hasieraz onartzea.
  8. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako Berrikuspenaren Testu Bateginaren 02 Aldaketa Puntualaren dokumentu osatua onartzea.
  9. Eguneko Arreta zerbitzuaren arautegia behin behineko izaeraz onartzea.
  10. Mozioa: Usurbilgo Udala Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat. Independentzia.
  11. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s