Usurbilgo gazteek Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko argazkia atera dute

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbatean Usurbilgo Ernaik deituta esteladak, ikurriñak eta kartelak eskuetan hartuta Baimenik ez aske izateko” lemapean gazte argazki jendetsua atera zen Usurbilgo dema plazan. Ekimen hau Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren alde Ernai Gazte Erakundea egiten ari den hilabete osoko dinamikaren testuinguruan kokatzen da.

Usurbilgo Ernaik adierazi du Katalunia eta Euskal Herri askeak nahi dituztela adierazteko kalera irtengo direla datorren ostegunean, irailaren 28an. “Baimenik ez! Aske izateko” Ernairen dinamika honen baitan, manifestazio bana deitu du gazte erakundeak hiriburuetan. Donostiakoa ostegun eguerdiko 12:00etan abiatuko da Bulebarretik.

Usurbilgo Ernai: “Ernaiko militanteok herri honen askatasunaren historia idazteko gure konpromisoa berresten dugu eta bide horretan gure ekarpena egiteko dinamika abiatzera goaz. Irailaren 28an kalera irteteko eguna jarri dugu gazteok. Baimenik eskatu gabe aske izan nahi dugula aldarrikatzeko eguna. Ez dugu baimenik eskatuko historia idazteko, ez dugu baimenik eskatuko oraina eraikitzeko, ez dugu baimenik eskatuko libre bizitzeko. Bizitzea hori baita: posizionatzea. Atzo CUPek adierazi bezala: ara comença el mambo! Dei egiten diogu Euskal Herriko gazteriari irailaren 28an kalera irten eta Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna aldarrikatzera. Baimenik ez, aske izateko. Euskal Herriak independentzia!”.

Futbolari gazteek ere ekimenarekin bat egin zuten. (Arg.: Usurbilgo Ernai)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s