Irailak 27, oroimenari eusteko eguna

Marrazkia: Eñaut (@irribarrez)

Irailak 27ko egun honetan, Euskal Herriko txoko askotan duela 42 urte frankismoak fusilatu zituen militante iraultzaileak gogoan ditugu. Jon Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi ETAko kideak, gaur bezalako egun batean erail zituzten, eta baita Ramon Garcia Sanz, Jose Luis Sanchez Bravo eta Xoxe Humberto Baena FRAPeko militanteak ere. Orduan, Euskal Herri osoak Sardanyola eta Burgosera begira, begiak malkotan, eman zituen orduak, diktaduraren azken jukutriaren aurrean amorruari eta penari eutsi ezinik. 1975ean izan zen hori, eta ordutik, urtero-urtero haien oroimenari eusten diogu.

Gau beltz baten osteko egunsentian burutu zituen Francoren diktadurak bere azken fusilamenduak. Ordutik, esan liteke herri honek ez duela benetako egunsentirik ezagutu, eta gaua nolabait betikotu zaigula gurean. Hala ere, 42 urte beranduago, eguzki printzek azkenean fereka egingo dioten itxaropena dauka Euskal Herriak, horretarako lanean ari baitira egunsenti hartan Txiki eta Otaegiren alde hamaika malko isuri zituzten berberak.

ETAren Agiria Gudari Egunean

Gaurko Gudari Eguna dela eta, agiri bat plazaratu ETA erakundeak, Berria eta Gara egunkarietan irakurri daitekena. ETAk hamarkada hauetan bidean galdutako burkide eta minkide guztiak gogora ekartzeaz gain, Kataluniako prozesuari buruzko hausnarketa egin eta prozesu horrek Euskal Herriarentzat utzi beharreko ikasgaiak aztertu ditu. 78ko erregimenaren zartadurak agerikoak direla dio, eta Kataluniako prozesua dela, gaur gaurkoz, erregimen hori pitza dezakeen errealitate nagusia. EAJren jarrera salatu du, eta Euskal Herrian eztabaida politikoa ez pizteko eta berezko prozesu bat ez abiarazteko zenbait»egiten ari den ahalegina salatu.

Agiria hitzez hitz: ETAren agiria, Gudari Egunean

Sortuk eta ernaik irailak 27 gogoan

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s